"3 Ene Kantak" saioa estreinatuko du astelehenean ETB3k

EiTB

  • DataAbuztuak 30
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

Saioa aurkezteko emanaldia eskainiko du Gasteizko FesTValean Ene Kantak taldeak, Plaza Berrian, 18:00etan.

Datorren astelehenetik aurrera, irailak 2, Ene Kantak taldearen'3 Ene Kantak' saioa izango dugu egunero ETB3 telebista kanalean eta eitb.eus-en. Estreinaldi handiaren haritik, ikuskizuna eskainiko dute Gasteizko FesTValean, astelehenean bertan.

Hemendik aurrera, beraz, Urko Oskoz, Nerea Urbizu, Oiane Yarza , Astonauta, Satorjator, Astotxiki eta Satortxiki ETB3 kanaleko, Hiru3 webeko eta HIRU3 APPko partaide izango dira, eta abesti eta dantza-ikuskizun jostagarriak eskainiko dituzte.

Ene Kantakek herriz-herri 40 eskola bisitatuko ditu, asterobideoklip berri bat grabatzeko eta jolasean aritzeko asmoz. Abesti batzuk berriak izango dira eta beste batzuk zaharrak. Bakoitzak, dena den, bere bideoklip berria izango du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri