Joxe Azurmendi filosofoaren pentsamenduari buruzko mintegia antolatu dute

  • Joxe Azurmendi filosofoaren pentsamenduari buruzko mintegia antolatu dute
    30 hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute
eitb.eus

  • DataUztailak 26
  • Gaia Literatura, Ondarea, Bestelakoak

San Telmo Donostiako museoan egingo dute biltzarra, abenduaren 11tik 13ra

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak eta Jakinek Joxe Azurmendi euskal filosofoaren pentsamenduan sakondu eta berori zabaltzeko mintegia antolatu dute. Abenduaren 11tik 13rako deitu dute topagunea, San Telmo Donostiako museoan.

EHUk azaldu duenez, Azurmendiren ekoizpen oparoa (40 liburu eta 500 artikulu baino gehiago) “Euskal Herriak azken 50 urteetan bizi izan dituen aldaketa sakonen lekukotasuna” da.

Horrela, biltzar horretan agerian utzi nahi dituzte Joxe Azurmendiren ekarpenek euskal pentsamenduan izan duten eragina eta bere ideiek euskal kulturan izan duten inpaktua.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri