Leire Urbeltz artistak bere obrarekin interbentzioa egingo du Azkuna Zentroko fatxadan

  • Leire Urbeltz artistak bere obrarekin interbentzioa egingo du Azkuna Zentroko fatxadan
bilbao.eus

  • DataUztailak 17
  • Gaia Ikusizko arteak

Las Partes de La Malinche lana Arrikibar plazako sarreratik ikusgai egongo da irailaren 16ra arte.

Azkuna Zentroak, Bilboko udaleko Gizarte eta Kulturaren Zentroak, Fatxada proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikiaren inguruan Leire Urbeltzen interbentzio artistikoa aurkezten du.

Leire Urbeltzen obra izango da Arrikibar plazako fatxadan irailaren 16ra arte. Borderland argitalpenetik ateratako erretratu hirukoitza proposatzen du Urbeltzek. Lanak BBVA Fundazioaren onespena jaso du, 2017ko Ikerkuntza eta Sorkuntza Kulturalerako Leonardo beken bidez Proiektua eratzen duten ilustrazioen artean, emakume ospetsu bati buruzko aurkako iritziak islatzen dituen erretratu bat dago: Malintxe da emakume hori.

Asko idatzi da garai kolonialean Hernan Cortési esklabo gisa saldu zioten eta lehen mestizoaren ama historikoa izango zen emakume horri buruz. Urbeltzek Marisa Belausteguigoitia irakasle feministaren ‘Las nuevas Malinches: Mujeres fronterizas’ artikulua hartu du oinarritzat, eta erretratu bat proposatu du, Zentroaren fatxadan jarriko diren hiru olanetan zatitua. Alde batetik, Malintxe "herri-saltzaile" traidore gisa agertzen da, konkistan Cortésen interpretatzaile, aholkulari eta bitartekari izandakoa. Mexikon, "malintxista" adjektibo gutxiesgarria bizkarreratzen zaio atzerrikoari lehentasuna eman eta lurrekoa baztertzen duen pertsonari.

Bestetik, Malintxe biktima bezala agertzen da: herriaren saltzaile gisa azaldu ordez, saldua izan eta bizirik atera zen pertsona modura. Pentsalari feminista batzuek, besteak beste, Gloria Anzaldúak, arketipo askatzaile hori bereganatu dute, emakume txikanoaren papera berriz aztertzeko: "kikildu" modura ikusi ordez, AEBetako lurraren birkonkistaren aldeko agente gisa hartzea. Azkenik, Malintxe arraza berri baten ama mestizo bezala irudikatzen da. "Mestizoa" argitara eman ondoren, itxuraz historiatik desagertu den emakumea

Leire Urbeltzek ilustrazio hedatua deitutakoaren mugak ikertzen ditu lanean. Bere lanik pertsonaletan, instalazioko material gisa jorratzen du ilustrazioa, eta hedatu egiten da, hala maila formalean nola kontzeptualean, sorkuntza garaikidearen konplexutasuna saihesten duten formula murriztaileak ezabatzeko. Hala, bada, Urbeltzen lana lekualdatzen ari da etengabe, ez baita dituen posibilitateetan egonkortzen. Horren ordez, arte - arte ez denaren, diseinu - diseinu ez denaren, ilustrazio - ilustrazio ez denaren eta instalazio - instalazio ez denaren artean sortzen diren harremanak ikertzen ditu.

FATXADA PROIEKTUA

Arriquibar plazako fatxada nagusia interbentzio artistikoak egiteko toki bat da orain, publizitateari kendutako espazio bat. Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren bidez, arte eta sorkuntzako hizkuntza desberdinak erakusten ditugu, hiriko bizitzan eta hiriko biztanleen egunerokotasunean txertatuz.

Artistek olana itxurako hiru pieza sortuko dituzte, eta Arriquibar aldeko fatxadan egongo dira ikusgai 2019an. Horrenbestez, eraikinaren ipar-mendebaldeko pareta irudiak zabaltzeko eta imajinarioak sortzeko euskarri bilakatuko da.

Banakako interbentzio hori bi hilabetean behin aldatuko da, eta Azkuna Zentroko programaziotik harantz joango da, espazio berri bat sortuko baitu elkarrizketarako. Proiektu hauek une zehatz batzuetan zabalduko ditu zentroak berak. Alde batetik, eraikinaren beste euskarri batzuetara hedatuz, adibidez, Eguzkiaren Pantailara. Bestetik, tailerren bidez, artisten eta ikus-entzuleen arteko elkarketari bide emateko, eta, horrela, eztabaidarako gune berriak sortzeko. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri