Belar Sounds-en II. edizioa Falerinara iritsiko da
- DataMaiatzak 23
- Gaia Musika
Montehermoso kulturuneko lorategian 11 kontzertu egingo dira egunez; sendotze-prozesuan dauden hemengo zein estatuko taldeak.
Estíbaliz Cantok buru duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak 2017an berreskuratu zuen Montehermoso kulturuneko Falerina lorategiaren kudeaketa publikoa, eta aurten ere bertan gauzatuko du “Belar Sounds” programa: ekainaren 1etik urriaren 5era bitartean egunez (13:30ean) egingo diren 11 kontzerturen zikloa. Hango taberna-kafetegia ere ireki zen, iazko uztailaren erdialdean.
Cantok adierazi duenez, “Belar Sounds musika-topaketen programa sortzearen helburua zen hemengo zein estatuko eszenan sendotzen ari diren taldeen lana erakustea. Kontzertu horiek, gure hiriko hirigune historikoko ingurune eraberritu batean egingo dira, asteburuetako eguerdiak gozatzeko eta musika ona entzun bitartean topa egiteko”.
Aurten Hego Euskal Herriko 9 taldek hartuko dute parte (horietako hiru, Gasteizkoak), eta, horietaz gain, Bartzelonako bi taldek eta Madrilgo batek. Hamaika talde horietako zazpik badute emakumezko kideren bat, tresna-jolea izan zein kantari izan.
Belar Sounds 2019ko programazioa
- JAMES ROOM & WEIRD ANTIQUA (Bilbo) → ekainaren 1a. James Room eta Weird Antiqua estiloa, soinua, kontzeptua eta lagun egiten dion taldea da. Elkarrekin sartu dira Gaua Recordsen diskografian, soinu sendo eta trinkoarekin.
- THE YOUNG WAIT (Donostia) → ekainaren 9a. Amerikar erroak dituen rock talde trinkoa da. Darabilen lengoaia folka, bluesa, psikodelia eta pop argitsua da, denboran iraun nahi duten kantu zintzoetan.
- LOS MISTERIOS (Gasteiz) → ekainaren 23a. Gasteizko talde hau 2014an sortu zen, rock & roll instrumentalaren eta surf-rockaren ur zurrunbilotsuetan surfean aritzeko.
- THE ROMANTICOS (Tolosa) → ekainaren 29a. Chicagoko bluesez eta sustraiko antzeko soinuez eta swingez beteriko konposizio propioak, funk zertzeladekin jatorrizko rhythm & bluesa hondoan. Iker Piris-ek (gitarra-jolea, kantaria eta konposatzaile), Adrián Carrerak (bateria-jolea) eta Ricky Ávilak (baxu-jolea) osatzen dute proiektua.
- INFRAGANTI BAND (Gasteiz) → uztailaren 7a. Boskote sortu berri hau ahotsaz eta laukote instrumental batez (baxua, gitarra, saxoa eta bateria) osatua da. Julia Butenkoren ahots bero eta malguak berezko estiloa eman dio taldeari.
- RACHEL REYES & THE FIREBALLS (Madrid) → uztailaren 14a. Rachel Reyes kantaria buru duen Madrilgo soul-taldea. The Fireballsek lagun egiten dio, Madrilgo musika beltzeko ohiko hiru musikarik: Victor Sánchez (gitarra), Moisés Pindado (baxua) eta Adrián Carrera (bateria).
- FRANK BLACKFIELD BAND (Donostia) → abuztuaren 24a. Donostiako talde honen blues, soul, country eta folk soinuen erritmoak mugiaraziko ditu ikusleak.
- WAX & BOGGIE (Bartzelona) → abuztuaren 31. Wax & Boogie 50eko hamarkadako rhythm & bluesean inspiratzen da, eta musika afroamerikarraren izpiritua islatu nahi du.
- KOMANDO FUNK (Iruñea) → irailaren 7a. Azken hamarkadetako klasiko handiak; emaitza sofistikatua, seduktorea, alaia eta dantzagarria da. Energia-dosi bat, zinez.
- KOKO JEAN & THE TONICS (Bartzelona) → irailaren 14a. Koko-Jean-ek, Anton Jarl-ek, Victor Puertas-ek eta Dani Baraldés-ek osatzen dute taldea; Bartzelonako eszenako musikaririk txalotuenetakoak. Rhythm & bluesaren, soularen eta rock & rollaren bidetatik dabiltza haien soinuak.
- MONI GARAGE (Gasteiz) → urriaren 5a. Rock & rollaren, Ingalaterrako pubaren, soulik gitarrazaleenaren, Eskandinavia Ramones-zaleari egindako omenaldien, Frantziako yé-yé-aren eta Japoniako punk-bluesaren bideetatik (besteak beste) doan musika.


