Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala: Ilustrazio Beka Mintegia 2019
- DataMaiatzak 14
- Gaia Ikusizko arteak
1.- BEKAREN XEDEA
Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak hamar (10) bekak iragartzen ditu Master class batetan parte hartzeko non ibilbide profesional nabarmena duen irudigile batek erabiltzen duen metologia eta lan teknikak ezagutzeko aukera ematen da.
2.- ESKATZAILEEN UKANBEHARRAK
Beka hau irudigile profesional munduan hasi berriak edota azken ilustrazio kurtsoko ikasleentzat zuzenduta dago printzipalki.
Parte hartzaileak oinarrizko ezagupenak, marrazketa eta ilustrazioan gai izatea beharrezkoa izan behar du.
3.- ONURADUNEN UKANBEHARRAK
Deialdi honetan parte hartu dezakete estatuan bizi diren irudigile guztiak, adin mugarik gabe eta dealdi honetako baldintza guztiak betetzen dituztenak.
4.- ESKABIDEA, EPEMUGA eta DOKUMENTAZIOA
Partehartzaile bakoitzak hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:
A) Eskaera orria beteta (ERANSKINA).
B) NAN, pasaportea edo erroldatze agiria.
D) Ikasketak edota ibilbide profesionala.
E) Bere obra pertsonalaren erakusgarri diren 3 irudi. Guztiak hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
- Tamaina: 1.000 pixelko luzera gehienez.
- Formatoa: kalitate handiko JPEG-a.
- Erresoluzioa: 72 ppp.
- Kolorea: RGB.
Dokumentazio guztia bidaliko da:
1. Email bidez: info@euskalirudigileak.com
2. EUSKAL IRUDIGILEAK - Asociación Profesional Ilustradores Euskadi
“BekaMintegia2019”
Posta Kutxa 10038. Bilbo. 48005.Bizkaia
Dokumentazioa edozein kasutan bi karpetetan bidali behar da: "Eskaera" karpeta A, B eta D atalen informazioarekin eta, "Irudiak" karpeta 3 ilustrazioekin.
Bi karpeta hauek dokumento konprimitu bakar batean joango dira, honela izenduta: egilearenizena.zip (zenbaki eta karaktere bitxirik gabe).
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 16an bukatzen da.
Postaz bidalitako eskaerak egun hori pasata ailegatzen badira, kontutan hartuko da zigilu-markan ageri den data.
Ez dira onartuko epez kanpo edota oinarritan deskribatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak.
Izen ematea emailez baieztuko da.
5.- BEKAREN KONTZESIOA eta EPAIMAHIA
Gonbidatutako irudigileak jasotako eskaera guztien artean eta eskatzaile hoien gaitasunen arabera eskumenezko balorazioa egingo du, behin epea bukatuta.
Epaimahiaren ebazpena helegin ezina izango da.
6.- ESKAEREN EBAZPENA
Beken ebazpena maiatzaren 20an ezagutuko da.
Elkartearen web orrialdean publiko egingo da: www.euskalirudigileak.com.
Partehartzaile guztiak jasoko dute emailez emaitzaren jakinarazpena.
Aukeratu ez diren CD - DVDak ezabatuko dira, beraz ezin dira eskatu.
7.- BEKEN DIRU KOPURUA eta ORDAINKETA
Beka bakoitzaren diru kopurua 120 €-takoa izango da (PFEZ barne) eta honen ordainketa aldi batean egingo da onarpena ondoren.
8.- MINTEGIAREN DATAK
BilbaoArte (Urrazurrutia 32, Bilbao) -ko instalazioetan egingo da maiatzaren 30an eta 31an goizez eta arratsaldeko ordutegian.
9.- ONURADUNEN BETEBEHARRAK
A) Agirien akreditazioa.
B) Arrezagututako beka behin onartuta eta honen onarpenaren ondorioak kontutan hartuta, hamar eguneko epea izango dute aurka edo uko egiteko.
D) Onuradunak bekari uko egiteko eskubidea izango du eta bekaren helburuaren betebeharraren zama bertan behera geldituko da. Honen errenuntzia beka edo dirua jaso aurretik egin beharko litzake eta idatziz aurkeztu beharko da. Dirua jaso ondoren, errenuntzia eginez gero, onuradunak jasotako dirua bueltatu beharko du.
E) Elkartea eta ikaslearen artean hitzarmen bat sinatuko da non bekaren kondizioak zehaztuko dira.
10.- IRAKASLEA
Carla Berrocalek (1983) ilustrazioa eta diseinu grafikoa ikasi zituen Madrilen. Komikiei buruzko aipamenak idazten ditu La Guía del Cómic aldizkarian eta gai berari buruzko kolaborazioak egiten ditu “Círculo de Bellas Artes”en irrati-programan. 2004an argitaratu zuen bere lehen komikia, horrela abiarazi zuelarik bere ilustratzaile karrera. 2017tik Madrileko Udalaren “M21 Magazine” egunkarian kolaboratzen du komikiak eginaz, eta ilustratzaile-lanak egiten jarraitzen du hainbat bezerorentzat.
Edozein kontsultarako:
Emaila: info@euskalirudigileak.com
Telefonoa: 946 750 885 (astelehenetik ostegunera 10:00tatik-14:00ra).


