Gernikako zerua, Berlin gainean

  • Gernikako zerua, Berlin gainean
    Maitane Azurmendi eta Angela Lopez gernikarrek proiektuan lagundu dute
eitb.eus

  • DataMartxoak 29
  • Gaia Ikusizko arteak

Michael Klant alemaniar artista eta argazkilariak interbentzio artistiko bat prestatzen dihardu Bizkaiko udalerriko eta Alemaniako hiriburuko zeruak batzeko. Berarekin hitz egin dugu

Zerua, mihise urdinaren gainean aldez edo moldez zipriztindutako hodeien irudia, askatasunaren ikur izan da giza iruditerian, ortzia ezein mugak zedarritu ezinezko lurralde amaigabea denez. Orokorkeriaren altzoan, baina, ahaztu egiten dugu zerutik etortzen direla, gisa berean, naturaren arriskuak edo, Sirian, Gazan, Yemenen eta –duela ia 82 urte– Gernikan, mehatxu militarrak.

Hausnarketa hori abiapuntu hartuta, Michael Klant alemaniar artista eta argazkilaria, Kondor Legioko kide baten semea, Gernikako eta Berlingo zeruak lotzeko proiektu artistiko bat garatzen ari da Berlinen, besteak beste Maitane Azurmendi eta Angela Lopez gernikarren laguntzarekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri