Atzerriko Dokumentalik Onenaren Saria irabazi du Bertha Gaztelumendik Kopenhagen
- DataMartxoak 18
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Zuzendari gipuzkoarrak Libanotik etorri berria da, Beiruteko Nazioarteko Emakumeen Zinemaldian bere filma aurkeztu eta gero
Emakundek ekoiztutako Volar lanak indarkeria matxistaren biktimei hitza eman die
Bertha Gaztelumendik zuzendutako eta Emakundek ekoiztutako Volar filma (2017), Atzerriko Dokumentalik Onenaren Saria jaso du Annual Copenhagen Film Festival, izeneko zinemaldian, joan zen astean Dinamarkako hiriburan ospatutako zena. Zuzendari gipuzkoarrak ezin izan zuen saria jaso, Libanon bait zegoen Beirut International Women Film Festival delako zinemaldian bere filmea aurkeztuz.
Annual Kopenhagen Film Festivalera bidalitako mila filmeen artean aukeratua izan zen Volar, eta Atzerriko Dokumentalik Onenaren Kategoriako lehian parte hartu du. Beirutetik etorri berria denean sariaren albistea jaso du zuzendari honek.
BWFF urtez urte ospatzen den zinemaldia da. Beiruten mundu osoko zinegileak eta zinezaleak biltzen dira. Generoen berdintasuna, sexu askatasuna edo indarkeria sexista bezalako gaiak tratatzen ditu. Emakumeei buruzko edo emakumeek egindako filmak bere baitan hartzen ditu eta bere ingurua aldatzearen alde duintasunez lan egiten duten emakumeen irudi positiboa sustatu nahi du.
Volar filma bere bidea egiten ari da nazioarteko zinemaldietan: Grezian, -Documentray Fest Ierapetra-, Kolonbian -Medellín International Film Festival (FestMedallo) eta Fusagasugá-ko Nazioarteko Jaialdia-, Uruguain -Globale Uruguay-, Zimbawen -International Images Film Festival for Women (IIFF), Mexikon -MIC GÉNERO Itinerante Latinoamérica eta Mexico International Film Festival, Ipar Irlandan -Respect Belfast Human Rights Film Festival- eta Italian -Social World Film Festival Italia-. Berlingo Mov(i)e Activism zinemaldiaren hurrengo edizioan parte hartzeko aukeratu berria izan da baita ere.
Donostiko Zinemaldian 2017an aurkeztu zenetik filma etengabe eman da sare komertzialetik kanpoko aretoetan. Euskal Herrian eta Estatuan ehun emanaldi berezi eta zine-lehiaketa baino gehiagoetan izan da filma, bere protagonisten parte hartzearekin. 2018ko edizioko zinemaldi hauetan ere eman da: Directed by Women (Madril), MON·DOC Muestra docu de Montaverner (Valentzia), Bartzelonako Cat Zinemaldian, Ponferradako Nazioarteko Zinema Jaialdia, eta Granadan, Cádizen, Alacant eta Murtzian ere proiektatu da.


