Luis Aranburu Musika Eskolak eta José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak lan-poltsa bateratua osatuko dute beste 30 ikastegirekin batera
- DataMartxoak 5
- Gaia Arte eszenikoak, Musika
Bihartik aurrera eman ahalko da izena hautaketa-prozesurako, eta maiatzean eta ekainean egitea aurreikusi da; Donostiako Eskolak koordinatuko du, eta probetako batzuk Gasteizen egingo dira
Luis Aranburu Musika Eskolak eta José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak ikasturtean zehar sortzen diren beharrak betetzeko lan-poltsa bateratua osatuko dute Euskadiko beste 30 ikastegirekin batera, Donostiako Musika eta Dantza Eskolak koordinaturik.
Eraginkortasun arrazoiak direla eta, bi erakunde publiko horiek, zeinen lehendakaria Estíbaliz Canto zinegotzia baita, kudeatzeko gomendioa egingo diote Donostiako Musika eta Dantza Eskolari lan-poltsak batera kudeatu ditzan eta hautatze-prozesu bateratu horiek sustatu ditzan.
“30 eskola hitzartu izana arrakasta handia da, eta etorkizunean erakundeen artean lankidetzan aritzeko bidea erakusten du”, nabarmendu du Cantok. “Gainera, zalantzarik gabe, irakasteko dugun gaitasuna hobetzea ekarriko du, eta beraz, ikasleei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak”.
Bihar, hilak 6, hasiko da izena emateko epea, apirilaren 4ra arte. Udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos) egin ahalko da, baita herritarrei laguntzeko bulegoetan ere.
Probak maiatzean eta ekainean egitea aurreikusi da; horri esker, Kontserbatorioak lan-poltsa propioa izango du, orain arte ez baitzuen horrelakorik. Musika Eskolari dagokionez, 2013ko eta 2015eko LEPen ondorioz osatutako zerrenden eta 2015ean osatutakoaren osagarria izango da lan-poltsa berria, horiek agortzen badira, batzuetan gertatzen den bezala.
Bestetik, Musika Eskolan zenbait ikasgaitako probak egingo dira: zurezko haizea, antzinako musika-tresnak, harmonia, musika-hastapenak eta musika-informatika.


