Emakume bertsolarien bizipenak jaso ditu Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' liburuan
- DataMartxoak 4
- Gaia Literatura
Haien jarduna mugatzen duten 22 mekanismo zerrendatu ditu
Amaia Agirre Arrastoa, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Maider Arregi Markuleta, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Nerea Ibarzabal Salegi, OIhana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin Etxebeste, Eli Pagola Apezetxea eta Jone Uria Albizuri. Hamabost emakume bertsolariren hitzak jaso ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) Kontrako eztarritik liburuan (Lisipe, Susa), eta solasaldi horietan jasotako testigantzetan oinarrituta, emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten hainbat mekanismo zerrendatu ditu: Akatsa barneratzea; gizonen "kidetzat", ez-emakumetzat hartuak izatea; itxuragatik epaituak izatea; Infantilizazioa, aitakeria eta aitapontekotza; bazterkeria, ikusezintasuna eta gizonen arteko aliantzak; gutxiespena; desautorizazioa... 22 mekanismora arte.


