Dantza filmaren arrakasta zinemetan: 10 aste, 40.000 ikusle, kritikak eta erreakzioak
- DataOtsailak 22
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Fenomeno berezia gertatzen ari da Dantza filmarekin zineetan. Hamar aste daramatza Telmo Esnalen pelikulak zinematan: hamar aste, 56 herri eta 40.000 ikusle. Irailaren 24an aurre-estreinatu zen Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean eta abenduaren 21etik Hego Euskal Herriko aretoetan da Dantza pelikula. Ikusleen aldetik erantzun ezin hobea izaten ari da; hilabete hauetan oihartzun zabala izan du pelikulak, bai aretoetan, bai komunikabideetan, baita sare sozialetan ere.
Hitzik gabe eta narrazioaren pisua euskal dantza tradizionalaren gain ezarriz, ikusmina zegoen Esnalen erronka ausartak izan zezakeen erantzunaren aurrean. Hainbat kritika on izateaz gain bada datu harrigarri eta ez-ohikoa Dantza filmaren inguruan gertatzen ari dena: zinema-aretoak betetzeaz gainera, proiekzioak amaitzean, ikusleek txalo zaparradekin saritu dute filma behin baino gehiagotan. Hego Euskal Herrian harrera beroa izan du eta urtea amaitu baino lehenago Ipar Euskal Herriko aretoetan ikusgai egotea espero da. Datorren hilabetean, berriz, Bartzelonan eskainiko da Dantza.


