Izaro Bilbon eta Barañainen izango da 'Eason' diskoaren bira agurtzen

  • Izaro Bilbon eta Barañainen izango da 'Eason' diskoaren bira agurtzen
eitb.eus

  • DataUrtarrilak 14
  • Gaia Musika

Apirilaren 6an emango du lehen kontzertua San Miguel de Allenden (Mexiko). Horrez gain, Madrilen eta Bartzelonan ere arituko da

Izaro Andres abeslariak 'Agur Eason' bira iragarri du udaberrirako. Urtarrilaren 5ean Donostiako Kursaal jauregian emanaldi arrakastatsua eskaini ostean, beste hainbat hitzordu iragarri ditu Eason diskoa agurtzeko.

Mexikon ekingo dio birari, San Miguel de Allenden, apirilaren 6an. Horrez gain, honako hitzordu hauek aurreratu ditu:

· Apirilak 11: Mexiko hiria

· Apirilak 18: Bilbo (Basquefest, Plaza Barria)

· Apirilak 27: Barañain

· Maiatzak 8: Madril (Lara antzokia)

· Maiatzak 10: Bartzelona

· Maiatzak 11: Roda de Ter

Bestalde, bideoklip berria prestatzen ari dela ere azaldu du abeslari mallabitarrak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri