Zinema Ikusezinaren jaialdiak giza eskubideak, genero berdintasuna, kulturartekotasuna eta garapen iraunkorra ardatz duten 74 lan aurkeztuko ditu

Festival_cine_invisible.JPG

2019.eko urriak 16

 

  • Jaialdia, Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) GKEEk antolatzen du eta urriaren 17tik 24ra egingo da
  • GLEAk 10 urte daramatza ohiko pantailetan maiz ezkutatzen dena erakusteko konpromisoa duen zinemaldiari laguntzen 

 

Gaur goizean aurkeztu da Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Zinemaldia urriaren 17an hasiko da eta 24an bukatuko da 11 sarien banaketarekin. Aurtengo edizioan jorratuko diren gai batzuk dira Kubako mugimendu feministaren hastapenak, Amazoniaren desagerpena, genero aniztasuna edo indarkeria matxista.

Guztira, 74 lan ikusi ahalko dira; horietatik, %46 emakumezkoengatik zuzenduak dira eta bat genero ez-bitarra duen pertsona batengatik. Zazpi, gainera, euskarazkoak dira. Bestalde, Errusia, Kuba, Madagaskar, Pakistan, Bulgaria, Senegal eta Tunisiako 35 zinemagile baino gehiagok aurkeztuko dituzte euren filmak Golem Alhóndiga zinemetan (Bilbao), Torrebillera Aretoan (Mungia), Muxikebarrin (Getxo) eta Florida Zinemetan (Gasteiz); baita beste 12 hezkuntza zentroetan ere.

 

Gizarte eraldaketarako tresna baliagarria

10 urte daramatza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEAk) Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiari laguntzen. Izan ere, urte hauetan ikus-entzunezko erreferente kritiko eta konprometitu batean bilakatu da bere helburua izanik euskal herritarrei askotariko garapeneko errealitateak eta proposamenak hurbiltzea. Jaialdiaren helburutariko bat da giza eskubideak, generoa berdintasuna, kulturartekotasuna edota garapen iraunkorra ardatz duten ikus-entzunezkoak ezagutaraztea.

Bestalde, proiektua (H)abian 2030 Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren euskal Estrategiarekin bat dator. Paul Ortega GLEAko zuzendariak aipatu duen moduan, “ Zinema Ikusezinaren jaialdia Euskadin gizarte eraldaketarako hezkuntzaren tresnarik eta (H)Abian estrategiaren konkreziorik hoberenetariko bat da”. Estrategia honek gonbidatzen ditu euskal erakunde publikoak, GGKEk eta beste askotariko erakunde edo mugimendu batzuek gizartea eraldatzen lagunduko duten hezkuntza-prozesuetarako ekarpenak egin ditzaten. Gizarte-eraldaketa hori oinarrituko da giza eskubideetan, botere-harreman ekitatekoetan, tokikoa denaren eta globala denaren arteko loturan eta naturaren zaintzan.

Aurkezpenean egon dira Paul Ortega GLEAko zuzendaria; Juan Carlos Vazquez jaialdiko zuzendaria; Marilyn Solaya zinemagile kubatarra, “En busca de un espacio” dokumentala aurkeztuko duena; Ignacio Rodríguez Puertas, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendaria; eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zuzendaria.