Zearreta eta Garamendiren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordean

2019.eko urriak 30

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak eta Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoko Batzordean, “2012ko urtarrilaren 1etik gaur egun arte aurretiaz erretiratutako irakasleek kalte-ordaina kobratzearen etendura altxatzeari buruko lege-proposamena”ren inguruan. Eusko Jaurlaritzak 2019ko apirilaren 2 eman zuen horri buruzko kontuan hartzeko irizpidea.

Gaurko agerraldian, Andres Zearreta eta Olatz Garamendirekin batera, Izaskun Urien Giza Baliabideetako zuzendaria, Juan Maria Barasorda Funtzio Publikoko zuzendaria, Jon Agirre Langileriaren kudeaketa zuzendaria eta Jon Iñaki Urbina Araubide Juridiko eta Zerbitzuetako zuzendaria ere izan dira.

Hemen kontsulta dezakezu Eusko Jaurlaritzak kontuan hartzeko emandako irizpidea.