Vitoria-Gasteizko udalarekin esparru hitzarmena, elkarbizitzan eta ekitatean oinarritutako hezkuntzaren alde elkarlanean jarduteko (Gobernu Bilera 2019-05-21)

fotoconsejo.jpg

2019.eko maiatzak 21

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, oniritzia eman dio gaurko bileran Hezkuntza Sailaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko esparru hitzarmena sinatzeari, elkarbizitzan eta ekitatean oinarritutako hezkuntzaren alde elkarlanean jarduteko.

Esparru hitzarmen honek, erakunde biek 2019ko martxoaren 18ko Asmo Protokoloaren bidez harturiko konpromisoak betetzea esan nahi du, eta honako xede hau du: Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko lankidetza-sistema bat antolatzea, urte anitzekoa, interes komunekoak diren jarduerak zehazteko eta koordinatzeko, Vitoria-Gasteizko udalerrian hezkuntza-ekitatea sustatzeari begira.

Pauso berri honen ondoren, bi erakundeak Berariazko Hitzarmen bat lantzen ari dira orain, hurrengo ikasturterako, ekintza zehatzak eta lankidetzan oinarritutako ekimenak garatze aldera.