VISESAK EUSKADIKO HIGIEZINEN ERAKUSKETAN PARTE HARTU DU

Argitalpen-data: 

Azaroaren 8an, 9an eta 10ean, Euskadiko Higiezinen Erakusketa egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldi horrek etxebizitzen sustatzaileak eta etorkizuneko jabeak harremanetan jartzen ditu eta aurten 4.500 pertsona bildu ditu.

VISESA, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren sozietate publikoa, bertan izan da eta Sestaoko Vega Galindon (Bizkaia) dagoen Kaiku etorbideko 17. zenbakian eraikitako babes ofizialeko 53 etxebizitzak aurkeztu ditu. 53 pisuko sustapen honek bi eta hiru logeladun babes ofizialeko etxebizitzak ditu, guztiak ere garajearekin eta trastelekuarekin. Bi logelako etxebizitzek 125.700 eurotik gorako prezioa dute (BEZa barne) eta 57,02 eta 64,32 metro karratu arteko azalera erabilgarria. Hiru logelako etxebizitzak ere badaude, 159.350 € eta 176.950 € arteko prezioan (BEZa barne) eta 78,11 eta 86,34 metro karratu arteko azalera erabilgarriarekin.

VISESAren eskaintza zabaltzeko, Bizkaian eskuragarri dauden lokalak eta garajeak merkaturatu ziren, zehazki, udalerri hauetan eraikitzako sustapenetan kokatuta daudenak: Basauri (Basozelai eta Sarratu), Bilbo (Mina del Morro, Olabeaga eta Bolueta), Gernika, Derio, Ugao-Miraballes, Sestao (Labariega eta Vega Galindo) eta Durango.