VISESAK BI SUSTAPENEN OBRAK HASI DITU BIZKAIAN: 91 ETXEBIZITZA SOZIAL GETXOKO ITURRIBARRIN ETA 104 BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA TASATU ZORROTZAURREN

Argitalpen-data: 

Irailean, Visesak, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoak, Zorrotzaurre 104 PTE eta Getxoko Iturribarri 91 ES sustapenak eraikitzeko lanak hasi ditu.

Zorrotzaurre

San Inazio eta Deusturen aurrean, Nerbioi ibaiaren eta Deustuko kanalaren artean kokatuta dagoen Zorrotzaurre auzoa Bilboko proiekturik handinahi eta ezagunenetako bat da.

Zorrotzaurreko plana bi zatitan banatu da (1. eta 2. Jarduketa Integratua); halaber, 1. Jarduketa Integratua bi zatitan banatu da (1. eta 2. Egikaritze Unitateak). 1. Egikaritze Unitateko S.I.-2 Eremu Mistoan sinatu zuen aurreko astean VISESAk zuinketa-akta. Mugarri horrek hasiera eman dio 104 babes ofizialeko etxebizitza tasatuak eraikitzeko lanari.  Sustapenak bi logelako 37 etxebizitza izango ditu (horietako bost mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta) eta hiru logelako beste 67 etxebizitza. Guztiak ere garajearekin eta trastelekuarekin entregatuko dira eta sukalde ekipatua izango dute. 2019ko uztailaren 18an, adjudikazio-prozeduran onartutako eskatzaileen artean etxebizitza horiek adjudikatzeko zozketa egin zen notario aurrean.

Agvar enpresak egin duen proiektuko etxebizitzak eraikitzeko ardura Amenabar eraikuntza-enpresak hartu du.

 

Getxo-Iturribarri

Bestalde, Bizkaiko Getxo udalerriak 91 etxebizitza sozial izango ditu alokairuan, VISESAk Iturribarri-Getxon sustatuko dituena.  Sustapenak logela bateko 22 etxebizitza, bi logelako 22 etxebizitza, hiru logelako 20 etxebizitza (horietako lau mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta) eta lau logelako etxebizitza bat izango ditu. Alokabide sozietate publikoak kudeatutako alokairu sozialera bideratuko da.

WARQS arkitektura bulegoak idatzi du proiektua, eta BYCAM arduratuko da etxebizitza horiek eraikitzeaz.