VISESAk Basauri-Sarratu eta Sestao-Vegako etxebizitzak ematen ditu
Argitalpen-data:
VISESA, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, Basauri-Sarratun dauden babes ofizialeko 65 etxebizitzen eta Sestao-Vegan dauden 53 etxebizitzen eskriturak egiten hasi da.
Basauri-Sarratu Basauriko Babes Ofizialeko etxeak
2 eta 3 logeletako 65 babes ofizialeko etxebizitza dira. Denek garajea eta gordelekua dute, baita hornitutako sukaldea ere.
Hilabete honetan hasi dira eskriturak egiten eta prezioak 139.300 €tan hasten dira bi logeletako etxebizitzentzat eta 154.900 €tan 3 logeletako etxebizitzentzat (BEZ %10 barne).
Babes ofizialeko 65 etxebizitzetatik, 15ek bi logela dituzte, 3 mugikortasun urritasuna dutenentzat egokituak daude eta gainontzeko 50ak 3 logela dituzte.
Vega Galindo-Sestaoko Babes Ofizialeko etxeak
Babes ofizialeko 53 etxebizitza dira, 2 eta 3 logeletakoak. Denek garajea eta gordelekua dituzte, baita erabat hornituriko sukaldea ere.
Urrian hasi ziren eskriturak egiten eta prezioak 125.700 €tan hasten dira bi logeletako etxebizitzentzat eta 159.350 €tan hasten dira 3 logeletako etxebizitzentzat (BEZ %10 barne).
Babes ofizialeko 53 etxebizitzetatik, 15ek bi logela dituzte eta gainontzeko 38k 3 logela dituzte.
Ematea – Bi sustapenen salmenta
Sustapen hauetan, VISESAk emate zuzenaren bidez merkaturatzen diren etxebizitzak ditu. Horretarako, babes ofizialeko etxebizitzetara sarbidea izateko beharrezkoak diren baldintza orokorrak bete beharko dira:
- Etxebizitza eskaera egiten duen batek EAEn erroldatua izatearen agiria.
- Bizikidetasun unitatean sarrera haztatuak (*) 9.000 -39.000 € artean. Indarrean dagoen IRPF.
- Jabetzan etxebizitzarik, edota bizikidetasuneko edozein unitateek lurrazaleko inolako eskubiderik ez izatea, 2 urte aurreragotik.
Babes ofizialeko etxebizitzetara sarbidea izateko baldintza orokorrak beteta, sustapen honetako etxebizitzetara hautatzeko aukera lortu daiteke emate zuzenaren bidez, zozketarik gabe.
Interesa duten pertsonek, babes ofizialeko etxebizitzetara sarbidea izateko baldintzak betez, VISESA Bizkaiak duen Bezeroaren Arretarako Bulegora jo behar dute, bertan eskaria aurkeztuko delarik dagokion dokumentuekin.