VISESAk babes ofizialeko 484 etxebizitza hasi ditu aurten hiru lurraldeetan, etxebizitza horien % 72 alokairu sozialera bideratu da (Gobernu Bilera 2019-11-05)

fotoconsejo.jpg

2019.eko azaroak 05

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta VISESA (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra/Vivienda y Suelo de Euskadi SA) sozietate publikoaren artean sinatutako 2019ko Programa Kontratuari.

Dokumentu horretan VISESAren jarduera zehazten da eta alokairurako etxebizitzak ekoizteko joera islatzen da, hain zuzen ere, 2018-2020 aldirako Etxebizitza Plan Zuzendariak eta aldi bererako VISESAren Plan Estrategikoak zehaztutakoaren bide beretik. 2015eko Etxebizitzaren Legeak xedatzen duenari jarraiki, VISESAren jarduera alokairuko etxebizitzak eskaintzera bideratuko da; hortaz, datorren urteko bigarren hiruhilekotik aurrera, VISESAk errentamendu-araubideko etxebizitzak baino ez ditu kalifikatuko. 

Programa Kontratuan guztira 484 etxebizitza barne hartu dira 2019ko ekitaldirako. Etxebizitza horien % 72 (348) alokairu-araubidekoa izango da eta Alokabide sozietate publikoak kudeatuko du. Gainerako % 28a (136 etxebizitza), dagoeneko programatuta zegoena, erosketa-modalitatean sustatuko da.

Alokairuko 348 etxebizitzei dagokienez, Bizkaiko Barakaldo udalerrian 94 etxebizitza sozial sustatuko dira. Gainerako 254 etxebizitzak, aldiz, Gipuzkoan sustatuko dira: Arrasaten (70 BOE alokairuan), Hondarribian (34 etxebizitza sozial eta 42 BOE alokairuan) eta Zumarragan (72 BOE alokairuan eta 36 etxebizitza sozial). Bestalde, erosteko etxebizitzak Bilbon (58 BOE Zorrotzaurren), Hondarribian (42 BOE) eta Eibarko Egazelain (36 BOE).