Urriak 1, Nazioarteko Adineko pertsonen eguna

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Active Aging Report 2018koa

Populazioaren zahartzea gertakari demografiko gisa Euskal Herrian

Populazioaren zahartzea ondorengoaren emaitza da: ugalkortasunaren tasak jaisteko duen etengabeko joera eta bizi-itxaropenaren gorakada. Aldaketa demografiko hau 65 urtetik gorako pertsonen kopuruan eta portzentajeetan ematen da.

Azken urteetan, euskal demografia egiturak aldaketak jasan ditu; ez soilik populazioaren zahartzeak goraka egin duelako, besteak beste ondorengo faktoreek ere eragin dute: populazioaren bizitza-luzera, bizitza kalitatearen gorakada edo jaiotze tasen beherakada.

Baieztatu egiten da  Euskal Herriari dagokionez; 65 urtetik gorako pertsonen kopurua gazteena den populazioaren portzentajea baino altuagoa dela: gaur egun, populazioaren % 21 baino gehiagoren adina 65 urtetik gorakoa da eta % 10,79 (gainzahartze-indizea 2016 Udalmap) 75 urtetik gorakoa da. Orain dela gutxiko proiekzio demografikoen arabera (Egoera demografikoak 2061 Eustat 2018) 65 urtetik gorako adin taldeak goraka egin dezake 2061 urtean % 43,4 eta % 72 artean, aukeratutako egoera demografikoaren arabera.

Zahartze aktiboaren indizea

2012 urtean, Zahartze aktiboaren eta Belaunaldi arteko solidaritate  Europar urtearekin batera, adierazle sintetiko bat ezarri zen lehenengoz, adineko pertsonek aktiboki eta osasuntsu zahartzeko dituzten potentziala ebaluatzeko. Ondorengo HIPERLINKak Índice de Envejecimiento Activo (IEA) (leiho berri batean irekitzen da)  neurtu egiten du adineko pertsonek zein mailatan garatzen duten bizitza independentea, zein mailatan parte hartzen duten gizarte eta lan ekintzetan edo aktiboki zahartzeko duten kapazitatea.

                                                                                         

Iturria: “Active Aging Index Project” deritzona

Centro Europeo de Políticas e Investigación sobre Bienestar Social  (leiho berri batean irekitzen da)(c, Zahartze aktiboaren indizearen egilea “United Nations Economic Commission for Europe” deritzonaren HYPERLINK "https://www.unece.org/info/ece-homepage.html" Populazio Unitatea da, ondorengoekin batera: Dirección General de Empleo y Asuntos Sociales de la Comisión Europea (leiho berri batean irekitzen da) eta Vienan egoitza duen Centro Europeo de Políticas e Investigación sobre Bienestar Social  (leiho berri batean irekitzen da) 4 domeinuetan (enplegua, gizarte  parte hartzea, bizitza osasuntsu eta independentea eta kapazitate eta ingurune onuragarria) taldekatuta dauden 22 adierazleen inguruan egituratuta dago. Domeinu bakoitza zahartze aktiboari buruzko alor desberdin bat islatzen du eta emaitzak herrialdeka eta herrialde bakoitzean sexuka agertzen dira, gizon eta emakumeen artean adin aktiboari dagokionez dauden desberdintasunak azpimarratzeko.

Sintetikoa den adierazle honek politikak formulatzeko tresna praktikoa da, izan ere potentzialki zahartze aktibora erabat iritsi ez diren adineko pertsonen arloak identifikatzea ahalbideratzen du.

Zahartze aktiboaren indizearen 2018 txostena (2019 ekaina)

2019an argitaratutako informe relativo a 2018  (leiho berri batean irekitzen da) Europar Batasuneko herrialde gehienek,  2018tik aurrera beraien zahartze aktibo indizea hobetu dutela azaltzen du. Generoaren araberako aldeari dagokionez, gizarte parte hartze domeinua da bataz bestekoari dagokionez (salbuespen batzuekin) , emakumeena gizonena baino altuagoa dena. Generoaren araberako aldeari dagokionez, enplegu domeinuan dago alderik altuena.

Azken urteko emaitzek azaltzen dute 2018ko zahartze aktiboaren indizea 28,1 eta 46,9 puntu  artean dagoela (Europar Batasuneko bataz bestekoa:  35,8) Europar Batasuneko 28 herrialdeetan. Europar Batasuneko bataz besteko erreferentziazko indizeari begiratuta, desbideratze gogorrenak enplegu eta gizarte parte hartzearen domeinuetan eman ziren.  Desbideratzea ez zen hain nabarmena izan beste bi domeinuetan:  bizitza osasuntsu eta independentea eta kapazitate eta ingurune onuragarria.

Espainiari dagokionez, domeinukako berariazko puntuazioa kontuan izaki, kluster berdean (ondorengo herrialdeek osatzen dute: Bulgaria, Kroazia, Grezia; Hungaria, Italia, Polonia, Eslovakia; Eslovenia eta Espainia)  aurkitzen da. Kluster berde honen ezaugarri nagusiena: domeinu guztietan erronkei aurre egin beharra eta batez ere gizarte parte hartze arloan.

Zahartze aktiboaren indizea Euskal Herrian

Euskal Herriko kalkulua ondorengo egoeragatik la Estrategia Vasca de Envejecimiento Activo (2015-2020) (leiho berri batean irekitzen da)  argitaratu zen eta helburu hauekin:

  • Politika publikoek eragin beharreko arloak identifikatu, herritarren bizi kalitatea gehiago sustatzeko.
  • Euskal Herriko datuak estatu eta europar mailakoekin alderatu.

Euskal Herriko zahartze aktiboaren indizearen kalkuluaren arabera, Euskal Herria Europar Batasuneko  28 herrialdeen rankingean 7. postuan aurkitzen da. Ranking hori egiteko 2011-2012 urteetako datuak hartu dira kontuan. Euskal Herria,  Alemania, Austria eta Frantzia  bezalako herrialdeen aurretik aurkitzen da, nahiz eta aipatutako herrialdeek ongizate eta gizarte-babes gradu altuak izan.

                                                            

Iturria: Zahartze aktiboko Euskal estrategia 2015-20 (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte-Politikak Saila).

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu: Informe sobre el Índice de Envejecimiento Activo 2018 (2018 Active Aging Index. Analytical Report)