Uriarte sailburuak Programa-Kontratuak sinatu ditu Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekin
2019.eko uztailak 24
- Eusko Jaurlaritzak Programa-Kontratuetara bideratutako inbertsiak 200 milloi euro aurrikusten ditu lau urtetan; orain baino 16 milioi euro gehiago.
- 3 Programa-Kontratuen bitartez, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen dituzten unibertsitateek 120 ekintza baino gehiago identifikatu dituzte.
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan, 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planari lotutako Programa-Kontratuen sinadura burutu da. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (UPV/EHU)ko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartu dute parte sinaduran. Adostutako akordioak Hezkuntza saila eta aipatutako hiru unibertsitateak batzen ditu aipatutako Programa-Kontratuetan jasota dauden helburuak lortze aldera.
Programa-kontratuen bitartez unibertsitateen funtzionamendu- eta kudeaketa-egituren hobekuntza sustatu nahi da; beste modu batean esanda, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek egitura- eta kudeaketa-aldaketen bitartez esparru jakin batzuetan aurrera egin dezaten lortzeko helburua dute programa-kontratuek.
2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana bost garapen-ardatzen arabera planteatzen da, eta ardatz horiek funtsezkoak dira, EUS sendotzeko zereginean eta bikaintasunean aurrera egiteko. Garapen-ardatz bakoitzak aurretiaz adostutako ekintza batzuk aipatzen ditu, eta ekintza horiek dira gaur sinatutako dokumentuak jasotzen dituenak. Eusko Jaurlaritzaren laguntza, Hezkuntza sailaren bitartez, Programa-Kontratu eskemaren bitartez gauzatzen da.
Maila operatiboari dagokionez, Programa-Kontratuetan bilduta geratzen dira bai planetan garatuko diren jarduketa guztiak bai unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzak horietako bakoitzean egingo duten aurrekontu-ahalegina. Planetan bildutako ekintza guztien artean aukeratutakoak babesteko Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza antolatzeko balio dute tresna horiek.
Planteamendu horretan oinarrituta, 2019-2022 USPen indarraldirako hiru Programa-kontratu aurreikusten dira unibertsitate bakoitzerako:
- «Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea» Programa-Kontratua.
- «Bikaintasun-ikerketa» Programa-Kontratua.
- «Prestakuntza eta Nazioartekotzea» Programa-Kontratua.
Unibertsitate bakoitzak aipatutako hiru Programa-Kontratuei lotutako ekintzak bultzatuko ditu. Adibidez, “Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Programa-Kontratuari dagokionez, honelako ekintzak bultzatuko dituzte, besteak beste:
- UPV/EHU: EHUren Garapen Jasangarrirako 1. Agenda (2019-2024) garatzea, ingurumen-jasangarritasunaren unibertsitate-kudeaketan aurrera egiten jarraitzeko. Inbertsioa: 1.304.900 euro.
- Deustu: Prestakuntza dualerako Erraztaileen Eskola Ezartzea, Garatzea eta Finkatzea, unibertsitate-irakasleen eta enpresa-tutoreen zerbitzura. Inbertsioa: 880.000 euro.
- Mondragon: Berrikuntza- eta transferentzia-proiektuak –teknologikoak eta ez-teknologikoak– garatzea, Euskadiko enpresetan ikerketa-emaitzei balioa emateko. Aurrekontua: 784.300 euro.
Programa-Kontratuetan dauden ekintza guztiak 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planean jasota daude. Bertan egin daiteke ekintzen kontsulta, 26 eta 35 taulen artean.
Unibertsitateek 2019-2022 USPen esparruan proposaturiko ekintzak garatze aldera, Eusko Jaurlaritzak hitzemandako aurrekontua 200 M€-tik gorakoa da, beheko taulan islatuta dagoen bezala.
|
Unibertsitatea |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
Guztira 2019-2022 |
|
EHU |
34.401.235 € |
34.788.035 € |
34.977.524 € |
35.191.029 € |
139.357.823 € |
|
DU |
7.909.065 € |
8.021.279 € |
8.173.143 € |
8.482.945 € |
32.586.432 € |
|
MU |
6.824.573 € |
6.924.207 € |
7.059.042 € |
7.334.109 € |
28.141.931 € |
|
EUSeko guztizkoa |
49.134.873 € |
49.733.521 € |
50.209.709 € |
51.008.083 € |
200.086.186 € |
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 24an