Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua itxi du San José sailburuak

san_jose_congreso_terrorismo_yihadista_1.jpg

2019.eko irailak 13

Laneko eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék itxi du Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua, Kriminologoen Euskal Elkarteak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatua UPV/EHUko Uda Ikastaroen esparruan.

Irungo Ficoban egin da ekitaldia eta bertan parte hartu dute UPV/EHUko Uda Ikastaroetako zuzendari Itziar Alkortak eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari eta Kongresuko presidente José Luis de la Cuestak.

San José sailburuak nabarmendu duenez, kriminologiaren ikuspegi batetik garatu da kongresua, eta horrek eskatu egiten du terrorismo jihadistaren ezagutzan sakontzea, parte-hartzaileen eta erasandakoen, biktimen eta biktimarioen lekuan jartzea, eta azken xedea lortzea, hau da, interbentzio-sistemak ezartzea, prebentzio, euskarri eta erantzun eraginkor batera zuzenduak.“Terroristak –gaineratu du–jabetu egiten dira beren ahuleziaz, gizarteko gehiengoak dien gaitzespenaz, praktikatzen duen erlijioa edozein izanda ere, bere jarrera politikoa edozein izanda ere.Horregatik, nabaritasuna proiektatzea da haien estrategia, benetan duten eraginetik harago, eta komunitate erlijioso, kultural edo nazional desberdinek berenari eustea eta elkar gaitzestea lortzea”.

Terrorismo Jihadistaren Nazioarteko I. Kongresua Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak inauguratu zuen asteazkenean. Bertan, Iñigo Urkullu Lehendakariak, irekiera-ekitaldiko mahai instituzionalean buru izan ondoren, elkarraldi bat izan du New Yorkeko, Parisko eta Madrileko atentatuetako biktimekin.

Laneko eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék itxiera-ekitaldian eman duen diskurtsoan pertsona jakin batzuk erakunde terrorista bateko kide egitera eraman dezaketen faktore sozial nagusiak adierazi ditu:gizarte-bazterketa, marjinazioa eta diskriminazio erreala edo hautemana, mugikortasun sozial mugatua, hezkuntza-maila eskasa, langabezia, kriminalitatea, gizarte-kohesio falta edo autoesklusioa; eta gogora ekarri du terrorismoaren aurkako Nazio Batuen Estrategia Globalean eskatu egiten dela gazteak gizarteratzera eta lan-munduan txertatzera bideratutako programak indartzeko, eta marjinazioa eta horrek ondorioz dakarren biktimizazio-sentimendua murrizteko, horrek estremismora eta terroristak errekrutatzera bultzatzen duelako.“Erradikalizazioaren prebentzioa eraginkorragoa izatea lortzeko –esan du San Josék–garrantzizkoa da gizarte-zerbitzuek, hezkuntzakoek, judizialek eta polizialek modu koordinatu batean lan egitea erradikalizazio-prozesu batean dauden pertsonen kasu potentzialak identifikatzearren”.