Tapiak nabarmendu du digitalizazioaren bidez lehiakortasuna irabazteko enpresek egindako ahalegina

20191127-TAPIA-EUSKOBEA-140.jpg

2019.eko azaroak 27

  • Egoitza berriak, 3.000 m2 ingurukoak, 2,5 M €-ko inbertsioa behar izan du, eta sektoreko erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren ekipamenduak ditu
  • Euskabeak 10 M € fakturatzen ditu urtean, eta, talentuko inbertsioa bikoizteaz gain (1 M €), makineria berria erosi du (600.000 €)

Arantxa Tapia sailburuak Euskabearen egoitza berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur. Bertan esan duenez,  ”honelako egun batean, -ekonomia moteltzen ari dela ikusten dugun honetan-, inbertitzeko eta garatzen jarraitzeko erabakia hartzen duten enpresak nabarmendu behar dira”.

Jaurlaritzatik sailburuak balioa aitortu dio inbertsio mota horren ahaleginari, digitalizazioaren bidez lehiakortasuna areagotzeko egiten diren inbertsioak baitira. Tapiaren iritziz, "horrelako enpresak ezinbestekoak dira proiektu handiak errealitate bihur daitezen. Euskabeak energia propioa du. Gainera, langileek parte hartzen duten enpresak gero eta gehiago behar ditugu, bakoitzak proiektu komunera ekarpena egin dezan”.

*Argibide gehiago erantsitako prentsa-oharrean