Tapiak adierazi du TIGen euskal Dekretuak legea betetzen duela eta Lehiaren Agintaritzaren txostena ez dela loteslea

Tapia_VTCs.JPG

2019.eko azaroak 22

Arantxa Tapia sailburuak nabarmendu du Euskadiko TIG Zerbitzuaren Prestazio Baldintzen Dekretua Estatuko legera egokitzen dela eta, nolanahi ere, gertatzen ari dena Lehiaren Euskal Agintaritza eta Estatuko Legea esaten ari direnaren arteko talka izango litekeela.

Euskal dekretuak:

  1. Bete egiten du indarreko legea
  2. Jendaurrean jarri da eta eragile guztiek baliozkotzat jo dute, baita Sustapen Ministerioak eta Estatuko Abokatutzak ere
  3. Dekretu hori zorrotz landu da sektore osoarekin.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren ondorioa, Tapia sailburuak jakinarazi duenez, honako hau da:

“Euskadin errespetatu egiten dugu dagokion lana egiten duen Lehiaren Agintaritza, baina, euskal administrazioan jarraituko dugu legea zorrotz betetzen, eta, beharbada, gertatzen ari dena Lehiaren Euskal Agintaritzaren eta Estatuko Legearen arteko talka da. Baina euskal dekretuak legea bete behar du; izan ere, Lehiaren txostenak baino maila gorenagoa du, aintzat hartuta txostenak, gomendioak ematen baditu ere, inolaz ere ez dela loteslea”.