Tapia: "Brexiterako akordioak ziurtasuna ematen die gure enpresei"

2019.eko urriak 17

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak modu positiboan baloratu du Europak eta Erresuma Batuak Brexitaren inguruan lortutako akordioa, nahiz eta zuhur agertu den "Londres eta Bruselak hartutako erabakia parlamentu britaniarrak berretsi bitartean".

"Euskal enpresa eta pertsonek segurtasun askoz ere handiagoa dute modu honetan bi urteko epea zabalduko delako modu ordenatuan Erresuma Batuaren irteera lantzeko" baieztatu du Tapiak.

Sailburuaren balorazioa Suitzan egiten ari den agendan tarte bat hartuta egin du, Gobernu Federaleko Hezkuntza, Ikerkuntza eta Berrikuntza estatu idazkariarekin, Martina Hirayamarekin bilera egin ostean. Bileran bi gobernuen berrikuntza estrategiak kontrastatu dituzte.