Suizidioaren prebentziorako Nazioarteko Elkarteak Euskadin martxan jarritako estrategia saritu du

2019.eko urriak 31

Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Elkarteak (IASPk) Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategia saritu du, bere Derryko XXX. Munduko Kongresuan (Ipar Irlandan) hura berriki aurkeztu ondoren.

IASPren Kongresua suizidioaren prebentziorako munduko ekitaldi zientifiko handiena da. Bertan, lehen mailako adituek parte hartzen dute, eta aurten hautatu duten goiburua Breaking Down Walls and Building Bridges da (“hauts ditzagun hesiak, eraiki ditzagun zubiak).

Hain zuzen, Euskadiko estrategiaren helburu nagusia, joan den ekainean onartua, suizidio-arriskua goiz detektatu eta tratatzen, gizartean hura bistaratzen, estigmak eta tabuak hausten aurrera egitea da, eta bizirik atera diren pertsonak zaintzea.

Horretarako, 57 neurri aurreikusi dira guztira 9 arlotan horiek garatzeko: koordinazioa, zaintza epidemiologikoa eta ikerketa, gizarte-sentsibilizazioa, bitarteko hilgarriak eskuratzeko eragozpenak, komunitate-arloa, osasun-arloa, larrialdiak, gertatu osteko interbentzioa eta kolektibo kalteberak.

IASPek saritutako estrategia ondu eta garatzen, Eusko Jaurlaritzako Osasun, Segurtasun, Hezkuntza eta Justizia Sailak inplikatu dira, baita hiru foru-aldundiak, Eudel eta Osakidetza ere. Gainera, hauek parte hartzen dute: Biziraun biziraun dutenen elkarteko eta FEDEAFES, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioko kideak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 31