SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du lantegi pilotuak ETE eta startupen berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Workshopa azaroaren 5ean egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
SPRI enpresen garapenerako euskal agentziak eta EPPN (European Network for Pilot Production Facilities and Innovation Hubs) delakoak garraio, industria eta osasun sektoreetan lantegi pilotuak berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko jardunaldi berri bat antolatu dute. Workshopa azaroaren 5ean izango da Gipuzkoko Zientzia eta Teknologia Parkean. Nagusiki ETEei eta startupei zuzenduta dagoen ekimen honen bitartez, lantegi pilotuak garatu nahi dira, laborategiak zein maila txikiko ekoipen-guneak barne hartuz, enpresa produktiboek berrikuntza eta kudeaketa arloetan duten potentzialtasunaren garrantzizko arrakasta faktoretzat.