Segurtasuneko sailburuak ziberinteligentziari eta zibersegurtasunari buruzko jardunaldiei hasiera eman die

2019.eko urriak 29

Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak, gaur goizean Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian Ziberinteligentziari eta Zibersegurtasunari buruzko Jardunaldiei hasiera eman die. Jardunaldi horietan bi egunez elkartuko dira gai horietan adituak diren pertsonak, beren esparruko egungo eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko. Beltran de Herediak nabarmendu du zein garrantzizkoa den administrazioak, enpresa pribatuek eta zentro teknologikoek batera lan egitea, mehatxuei aurre egiteko behar diren tresnak eduki ahal izateko.