San Josék Adinaren Kudeaketari buruzko San Prudentzio Fundazioaren III. Biltzarra inauguratu du

2019.eko urriak 22

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak ERAKUNDEETAKO ADINAREN KUDEAKETARI BURUZKO III. BILTZARRA inauguratu du. San Prudentzio Fundazioak antolatu du eta Gasteizko Europa Kongresu Jauregian egin da, langileen zahartzea eta enpresetako adinaren kudeaketa eztabaidatzeko eta aztertzeko, osasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren ikuspegitik.

María Jesús San José sailburuak nabarmendu du lan-arriskuen prebentzioa etengabe hobetzera bideratutako politikak bultzatzea dela tresnarik eraginkorrena, Administrazioaren eta sindikatu- eta enpresa-erakundeen lankidetzak kalitatezko enplegu seguru eta osasungarriak lortzea ahalbidetuko duela bermatzeko. “Lan txukuna, segurua eta osasungarria ziurtatzea —esan du San Josék— gizarte aurreratu guztien helburua da, eta helburu hori gauzatu ahal izatea da, pertsona guztientzat eta edozein adinetan, langileen zahartzeak ezartzen digun erronka”.

Bere hirugarren edizioan, San Prudentzio Fundazioaren biltzarrak —laneko zahartze osasungarrirako enpresa-estrategiak sustatzera bideratuta dago— bereziki sakondu du diagnostiko-metodologia berrietan, lokomozio-aparatuaren endekapenezko arazoetan eta, baita ere, nahasmendu muskulueskeletikoen prebentzioan eta tratamenduan.