San Jose sailburuak Mercadonak Jundizen duen gune logistikoa bisitatuko du

IMG_9339__1_.jpg

2019.eko urriak 07

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek, gaur, Jundizko (Vitoria-Gasteiz) industria-poligonoan Mercadonak dituen instalazioak bisitatu ditu. Bertan, Melika Dezfoli bloke logistikoko zuzendariarekin, Gorka Diaz lurralde-zuzendariarekin, Fran Maeztu Euskadin Mercadonak duen giza baliabideen zuzendariarekin eta Isabel Diezhandino kalitate eta elikadurako segurtasun prozesuen arduradunarekin bildu da.

Bisitaren esparruan, bloke logistikoko arduradunek gehiegizko esfortzuak saihesteko eta langileen osasuna babesteko finkatutako segurtasuneko eta lan-osasuneko neurriak azaldu dituzte. Horretaz gain, inbertsio-plan bat burutu dute, duela gutxi ogia egiteko instalazioa zabalduz eta produktu lehorren instalazio erabat automatizatua ezartzeko obrak eginez.

Mercadonaren zentro logistikora egindako bisitan, San Jose sailburuaz gain bertan egon dira Jon Azkue sailburuordea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendari Elena Perez, Kabineteko zuzendari Mikel Unzañu eta Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonso.