San José sailburua Nafarroako kontseilari Eduardo Santosekin bildu da.

2019-12-09_FOTO1_CONSEJERO_NAVARRO.jpg

2019.eko abenduak 09

Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesus San Jose Nafarroako Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosekin bildu da gaur.

Bilboko Justizia Jauregian egindako bileran bi sailetako Justizia-arloentzako interesgarriak diren gaiak aztertu dituzte. Bileraz gain, lan-saio bat egin da. Bertan, ondorengo pertsona hauek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Justiziako sailburuorde Loly de Juanek, Justizia Administrazioko zuzendari Isabel Gabrielek, eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendari Jose Antonio Carrillok; eta Nafarroako Gobernuaren aldetik, Justiziako zuzendari nagusi Rafael Sainz de Rozasek eta Kabineteko buru Guillermo Nagorek