Ramón Eder, Juan Carlos Etxegoien "Xamar", Daniel Innerarity eta Isabel Etxeberria dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak

2019.eko urriak 18

  • Gaztelaniazko Literatura, Saiakera Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren          

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo azken lau irabazleak, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Gaztelaniazko Literatura, Saiakera Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena dira gaurkoan ezagutzera eman diren lau modalitateak.

  • Gaztelaniazko Literatura: Ramón Eder, Palmeras Solitarias.
  • Saiakera Euskaraz: Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’,Etxera bidean.
  • Saiakera Gaztelaniaz: Daniel Innerarity, Política para perplejos.
  • Euskarazko Literatura Itzulpena: Isabel Etxeberria, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak(jatorriz Alice Munro-rena).

Horrez gain, aurreko astean beste hiru irabazleak eman ziren ezagutzera, Gasteizko Artium Museoan:

  • Euskarazko Literatura: Irati Elorrieta, Neguko argiak.
  • Euskarazko Haur eta Gazte Literatura: Patxi Zubizarreta, Korri, Kuru, korri!.
  • Literatura Lanaren Ilustrazioa: Asisko Urmeneta, AztiHitza: Xahoren Biografikoa.

Zupiria sailburuak azpimarratu nahi izan du sari hauek helburu bikoitza dutela:  “Alde batetik, Sari hauen bitartez aitortu nahi dugu gure idazleen lana, urteko lanik onenak aitortu eta omendu nahi ditugu. Bestetik, bigarren helburua ikusgarritasunarekin lotuta dago: lan horiek ezagutarazi nahi ditugu. Gure sortzailerik esanguratsuenak egiten duten lana agerikoagoa egin nahi dugu”.

Datorren azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Tabakaleran egingo den ekitaldi batean. Egun horretan zazpi modalitateetako irabazleak bilduko dira. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Gaur ezagutzera emandako lau modalitate hauen inguruko informazio guztia hurrengo estekan kontsulta daiteke.