"Populazioaren zahartzea, familia eta zahartzaroko bizi kalitatea" Panorama Social-en argitalpen bat.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Funcasek,  ikerketa ekonomiko eta sozialaren arloan lan egiten duen think tank ak, 2019ko Panorama Social-en lehen urtekarian piramide poblazional berriak espainiar gizartean izango duen inpaktu estrukturalaren inguruan hitz egiten du; zahartzaroaren berezko ezaugarrien eta adineko populazioaren jokaeren inguruan.

Artikulu  bereziak
Panorama Social
aldizkariko 28.zenbakian argitaratutako hamaika artikuluetatik ondorengoak azpimarratu nahi ditugu:

  • Zahartze domgrafikoa eta zahartzaroa Espainian
    Julio Pérez Díaz eta Antonio Abellán García demografoek (CSIC), zahartzaroa kontestualizatzen saiatzen dira, eta horretarako adinaren bataz-bestekoaren igoera eta erreprodukzioaren eraginkortasunak ekarri dituen aldaketez hitz egiten dute; baita “adineko berrien” ezaugarri soziodemografikoez ere: osasuna, mendekotasuna, zaintzen beharra …
  • Adinekoen bizi-kalitatea
    Fermina Rojo-Pérez eta Gloria Fernández-Mayorala,  Instituto de Economía, Geografía y Demografía (IEGD, CSIC) -ko ikertzaileek, zahartzaroko bizi kalitatea aztertu dute ikuspuntu kualitatibo batetik, zahartze prozesuan autonomía eta independentzia sustatzen duten politika publikoen diseinuan garrantzitsuak diren alderdiak aztertzeko. Artikuluak zahartzaroko bizi kalitatearen dimentsio garrantzitsuenak identifikatzen ditu: osasuna, sare familiar eta sozialak, baliabide ekonomikoak eta aisialdia. Horretarako ikerlarien taldeetan diseinatutako inkesta bat (ELES, Estudio Longitudinal Envejecer en España) eta dimentsio anitzeko ikuspuntua erabili dituzte.
  • Sare familiarrak eta adinekoen zaintzaileen etorkizuna.
    Daniel Debolder, Jeroen Spijker eta Pilar Xueras, Centre d’Estudis Demográfics (UAB) eko ikertzaileek, mendekotasuna duten adineko pertsonek behar dituzten zaintzen eboluzio historikoaz hitz egiten dute bere artikuluan. Horretarako, bizi-ziklo generazionalen eta sare familiarren mikrosimulazio-konputazional eredu bat garatu dute. Honekin aldaketa demografikoak integratu ditzakete eta senitartekoek eskainitako zaintzaren  eboluzio historikoa zatikatu. Emaitza edo ondorioetan ikusten da zaintza familiarren ordu-defizita handiagoa zela iraganean orain baino.
  • Espainian bakarrik bizitzea. Zahartzaroko etxebizitza unipertsonalen eboluzioa eta ezaugarriak.
    Cristina López Villanueva eta Isabel Pujadas Rubies, Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaileek,  etxebizitza unipertsonalen ezaugarriak ikertu dituzte eta zahartzaroan etxebizitza eredu ohikoena dela ikusi dute, eta honen atzean bizi itxaropenaren igoera (emakumeena bereziki) dagoela ikusi dute.
  • Bikoteak zahartzaroan: Suediako kasua
    Gerdt Sundström, soziologoa, gizarte lanean doktoratua eta Jönköping-go unibertsitateko gerontologia institutuko irakasle ohia da. Berak,  bakarrik bizi den bikote baten etxebizitzaren ezaugarriak aztertu ditu; etxebizitza mota hau Suedian ohikoa da, eta Espainian berria. Suediako kasuan garbi ikusten da etxebizitzak ezinbesteko elementuak direla mendekotasunaren arretan; bertan bizi direnak zaintzaile familiar bilakatzen dira
  • Zahartzaroko politiken markoaren aldaketa Europan
    Vicente Rodríguez-Rodríguez, Instituto de Economía, Geografía y Demografía, Centro de Ciencias Sociales y Humanas (CSIC) eko irakasleak egun Europan indarrean dauden zahartze politika publikoen sintesi historikoa egin du. Horretarako gertaera gogoangarrienak identifikatu, dokumentu ofizial garrantzitsuenak aztertu, oinarrizko kontzeptu eta materiak identifikatu eta protagonistak izendatu ditu, instituzionalak zein gizarte zibilekoak eta ikerketa mundukoak edo komunitate zientifikokoak.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, FUNCAS (leiho berri batean irekitzen da)-ek argitaratzen duen Panorama Social aldizkariko 28.zenbakia (leiho berri batean irekitzen da)kontsultatu dezakezu