Pedro Azpiazu sailburuak laneko gosari honetan parte hartuko du: Lehia. Pauso bat gehiago arauaren betearazpenaren kulturan. Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatua

2019.eko urriak 31

Egun On Guztioi,

Lehenik eta behin, eskerrik asko guztioi hemen izateagatik. Jardunaldi honetan Lehiaren Euskal Agintaritzak Lehiaren arloan arauak betetzeko programei buruzko gidaliburua aurkeztuko du.

Eskerrik asko guztioi jardunaldi honetan gurekin izateagatik. Bertan, Lehiaren Euskal Agintaritzak Compliance Gida aurkeztuko du Lehiaren arloan.

Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomo bat da, izaera administratiboa duena, nortasun juridiko propioarekin, eta ahalmen osoarekin bere funtzioak betetzeko jardunean, eta Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikita dago.

Agintaldi honetan, LEHIA SUSTATZEKO bere funtzioa indartu nahi du, funtsezkoa baita bere zeregina eta funtzioak zabaltzeko.

Hala, joan den uztailean, Lehiaren arloko Compliance Gidaliburua argitaratu zuen. Jarduteko protokolo bat da, eta bere helburua da enpresaren barruan lehiaren kultura eraginkor bat ezartzea.

Lehiaren araudiaren aplikazioari segurtasun juridiko handiagoa ematea da gida honen asmoa, errealitate ekonomikoa gero eta sofistikatuagoa denez gero, araudiaren konplexutasuna kontuan hartuta.

Bestalde, agerian utzi nahi ditu lehia librearen aurkako jarduerak, eta arreta berezia jartzen du enpresen errealitatean maiztasun handiagoz egiten diren jarduera horietan.

Gainera, enpresentzat ere lehia librearen aurkako praktikek dituzten arriskuak identifikatzea da bere asmoa, baita jarraibide batzuk ematea ere enpresek araudia urratzea prebenitu ahal izateko.

Arauak betetzeko programen ezarpena oso zabaldua dago enpresen ingurunean, baina orain arte eremu penalean oinarritu da batik bat.

Gaur egun, beste eremu batzuetara zabaldu dira "lana, ingurumena, zibersegurtasuna, datuen babesa eta abar", eta orain, LEAtik, Lehiaren Zuzenbidearen eremuan bultzatzea da xedea.

Euskadin, errealitatea hauxe da: oso enpresa gutxik dute lehia integratuta beren kudeaketa-sistemetan.

Konbentzituta nago gai hau arauak betetzeko programetan ezartzea pizgarria izan daitekeela gure enpresen lehiakortasunerako.

Are gehiago, gure enpresa-ehunaren internazionalizazioan dagoeneko salto kualitatibo bat eman dugunean.

Ikusiko dugunez, eta gai finantzario eta ekonomikoetako ELGAko Zuzendari Antonio Gomes-ek azalduko digunez, lehia joko-arau gisa merkatuetan bermatzeak berebiziko garrantzia du nazioarteko ekonomian eta, horrexegatik, Euskadiko enpresek heldu behar dioten erronka bat da.

Espero dut jardunaldia zuen gustukoa izatea.

Eskerrik asko