Pedro Azpiazu: "Aurrekontua egiterakoan euskal herritarrak hartu ditugu kontuan"

2019.eko urriak 24

  • Ogasun eta Ekonomiako sailburua elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu elkarrizketatu dute gaur OndaVascakoEuskadi Hoy” saioan. Azpiazu, besteak beste, EAEko 2020ko Aurrekontu Orokorren Proiektuaz aritu da.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak, Onda Vasca irratian gaur goizean egindako elkarrizketan, esan du aurrekontua egiterakoan euskal herritarrak kontuan hartu direla, eta ez dela, inolaz ere, legebiltzar-talde baten edo bestearen gustukoa izatea. Sailburuak azpimarratu du Gobernuak aurrekontua onartzeko borondate irmoa duela, eta horretarako hiru taldeekin hitz egingo dela.

Negoziazioari dagokionez, PPren baldintza, hau da, zergak 1.500 milioi eurotan murriztea, irreala dela nabarmendu du Pedro Azpiazuk, eta hori "ezjakintasunetik baino ezin dela planteatu" adierazi du. Era berean, zerga-erreformari dagokionez, sailburuak gogorarazi du 2020an azterketa orokor bat egitea tokatzen dela; eta zehaztu du mota horretako erreforma bat herrialde gisa definitzen diren erronketara egokitu behar dela.

Aurrekontuen proiektuan funtsezko bi alderdi nabarmentzen dira: genero-ikuspegia eta jasangarritasuna. Pedro Azpiazu sailburuak nabarmendu du genero-ikuspegia aurrekontuaren % 10,5ean jasota dagoela. Hala, sail guztiei genero ikuspegia duten jarduketetan fokua jartzeko eskatu zaiela azaldu du. Klima aldaketari dagokionez, Azpiazuk adierazi du ingurumenaren zaintzan eragin zuzena duten politikak kuantifikatu direla. Ildo horretan, zehaztu du aurrekontuak 540 milioi aurreikusten dituela alor horretan.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak adierazi duenez, dezelerazioa gertaera bat da, baina Euskadi bere balio potentzialetan hazten ari dela ziurtatu du, hau da,% 2 inguruan. Hala, hazkunde ekonomiko altuek enpleguan hazten jarraitzea ahalbidetuko dutela nabarmendu du; hala ere, Azpiazuk esan du, jarraipena egin beharko dela inguruaren aldaketen baitan. "Jarraipena bai, baina alarmarik ez", azpimarratu du. Ildo horretan, Pedro Azpiazuk Brexitak, Trumpen muga-zergek edo Espainiako hauteskundeek eragindako ziurgabetasun ingurunea aipatu du. "Euskal ekonomiaren errealitatea hor dago", gaineratu du.