Osasunak, aurten, 2,6 milioi euro baino gehiago bideratu ditu eremu komunitarioan adikzioak prebenitzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2019-02-07)

fotoconsejo.jpg

2019.eko uztailak 02

Gobernu Kontseiluak gaur onetsi duen Aginduaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurten 2.618.400 euro bidera ditzake, guztira, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, ekipo teknikoak sortu eta mantentzeko, arriskuak eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko eta jarduketa-eremu horietan jokabide osasungarriak sustatzeko laguntzetara.

Toki-eremuan eta osasun-arloaz bestelakoetatik egiten diren jarduketetan osasuna sustatzeko, Osasun Sailak laguntza horiek deitzen ditu, eta horien helburu orokorra da 2017-2021erako Euskadiko Adikzioen VII. Planeko jarduketa-ardatzetan hoberen sartzen diren programak eta proiektuak mantentzea, behar berriak identifikatzea eta horiei erantzuna emango dieten proiektu berriak bultzatzea eta ekimenak hobetzen laguntzea. 

Laguntza ekonomiko horiek, era berean, 2013-2020rako Osasun Planarekin bat datoz, eta ildo nagusietako bat dira Euskadin adikzioen arloan garatutako lanean; bertan, erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza eta hirugarren sektorearekiko  eta kolektiboekiko elkarlana funtsezkoak dira. 

Eskabideak aurkezteko epea datorren irailaren 13an amaituko da.