Osasun sailak eta EHU-k hitzarmena sinatu dute, mikrobiologiako eta osasuneko masterreko praktikak egiteko eta master amaierako lanak zuzentzeko elkarlanean jarduteko (Gobernu Bilera 2019-10-8)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 08

Gobernu Kontseiluak, gaur, Osasun Sailak hala proposatuta, UPV/EHUren eta Osasun Sailaren arteko lankidetza-hitzarmena baimentzea adostu du. Hitzarmen horren helburua da EHUn matrikulatutako ikasleek Mikrobiologiako eta Osasuneko titulazioa eskuratzeko graduondoko ikasketen praktikak egitea eta master-amaierako lana zuzentzea.

Horrela, Osasun Saileko profesionalek ikasleek Mikrobiologiako eta Osasuneko masterrean beren jardueraren eremuan -besteak beste Osasun Publikoaren Laborategia- egin beharreko prestakuntza-jardueren garapenean jardun ahalko dute elkarlanean. Era berean, master-amaierako lanak zuzentzen parte hartu ahalko dute, eta horretarako beharrezko materialerako eta azpiegituretarako eta dokumentaziorako bide eman.

Hitzarmena lau urterako izango da, sinatzen denetik aurrera, eta beste lau urtez luzatu ahalko da.