Ordiziako gazten lehiaketak Euskadiko artzainen lana balioan berriro jarriko du aurtengo edizioan

Ordizia1.jpg

2019.eko irailak 05

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du gaur goizean Ordiziako Euskal Jaien aurkezpenean.

Ekitaldia irailaren 7tik 15era ospatuko da eta bere egun nagusia izango du asteazkenean Azoka Bereziarekin eta Artzainek Latxa ardi-esnez egindako Gazta-Lehiaketarekin.

Txapelketa honen bidez, artzaien lana balioan jarri nahi da urtero. Artzantzak Euskadin enplegua eta aktibitate ekonomikoa sortzen du eta oinarrizkoa da bere etorkizuna bermatzea gazteentzat jarduera erakargarria egiten.

Oroz sailburuordeak adierazi du: “Artzantza sektotean belaunaldi-erreleboa bermatzeko, jarduerari prestigio soziala eman behar diogu eta Artzain Eskolan ematen den lanerako prestakuntza sustatu”.

Eusko Jaurlaritzak Artzain Eskola martxan jarri zuen duela 22 urte eta ordundik Gomiztegitik pasatu dira 280 ikasle inguru. Hoietatik 185 inguru, sektoreratu dira.

Artzain Eskolako hurrengo ikastaroa, 2019/2020, urrian hasiko da eta artzaina izateko ikasketak egiteko bere izena eman nahi dutenentzat matrikulazio epea irekita egongo da irailaren 30a arte.