OHARRA: lanbide-karreraren osagarriaren ordainketa

2019.eko irailak 10

Euskal Osasun Zerbitzuari lanbide-karreraren osagarria ordain dezan eskatzeko ELA sindikatuak epaitegietara jotzeari buruz argitaratutako informazioaren ondoren, Osakidetzako Zuzendaritzak alderdi hauek argitu nahi ditu:

  • Osakidetzak abuztuaren 1ean jakinarazi zien Euskal Osasun Zerbitzuko langileei lanbide-karreraren osagarriaren atzerapenak 2019ko urrian ordainduko zirela.
  • Maiatzean, Osakidetzak jakinarazi zuen 2012. urtetik aurrerako lanbide-karreraren osagarriak ordaintzeko hartutako konpromisoa, eta jakinarazi zuen osagarri horiek ordaintzeko tramiteak “hurrengo hiletan” hasiko zituela. Prozesuaren konplexutasunak justifikatzen ditu ordainketa gauzatzeko epeak, eta, mahai sektorialari eta langileei aditzera eman zitzaien moduan, Osakidetzak bere konpromisoa beteko du.
  • Kontuan izanik informazioa abuztutik zutela, Osakidetzako Zuzendaritzak uste du ELAren ekintzak Osakidetzaren izena zikintzea helburu duen beste manipulazio-saio bat dela
  • Euskal Osasun Zerbitzuak helburu horretara bideratuko duen zenbateko osoa 130 milioi eurotik gorakoa da, eta Osakidetzako 10.000 langileri baino gehiagori zuzenduko zaie.