Nora Abete: "Ez diezazkigula inauteriak mozorro txar batek hondatu"

Disfraces-Halloween_EDIIMA20181029_0710_4.jpg

2019.eko otsailak 26

Luze gabe inauteriak datozela eta, Kontsumobideko zuzendariak segurtasunaren garrantzia nabarmendu du mozorroa aukeratzeko orduan.

Inauteriaren jaian mozorroa dugu protagonista. Pertsona helduek disfrutatu egiten dugu geure burua itxuraldatzen, mozorrotzen, baina dudarik gabe umeek bilatzen dute ilusio handienaz ordu batzuetan heroi, bilau, zonbi, sorgin, banpiro eta abar bihurtzea. Gure kaleetan barrena barra-barra ibiliko dira era guztietako mozorroak eta, beraz, garrantzizkoa da oinarrizko araudia ezagutzea eta “seguru jakitea erabiltzen ditugun mozorroak seguruak direla”, Nora Abetek gogorarazi duenez.

Kontsumobideko zuzendariak erosten ditugun mozorroek araudia betetzen dutela egiaztatzearen premia nabarmendu du: “Egiaztatu behar dugu suaren kontrakoak direla edo nekez har dezaketela sua, irents daitezkeen zati txikiak edo zati zorrotzak ez dituztela, eta itotzea eragin dezaketen lepoaldeko sokak edo kordoiak ez dituztela”.

Mozorroak adin-tarteen arabera ere sailkatzen dira “eta beharrezkoa da ohartarazpen espezifikoak egiaztatzea, batez ere 36 hilabetez beheko adingabeei zuzendutakoetan”.

14 urtez beheko eta 12 hilabetez gorako pertsona batentzako mozorroa jostailu bat da eta, beraz:

  • Etiketetan Europako EE (CE) marka erakutsi behar du.
  • Adin-tartea adierazi behar du.
  • Jarraibide espezifikoak eduki behar ditu.

Bukatzeko, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak azaldu du “egiaztatu behar dugu[la], noski, mozorroa erosten dugun denda, dela fisikoa, dela birtuala, konfiantzazkoa dela, eta fakturak eta frogagiriak gorde egin behar ditugu badaezpada ere erreklamazio baterako”.