Mondragon Unibertsitateak Eskola Osasungarriaren 2. edizioa martxan jarri du

Argitalpen-data: 

Mondragon Unibertsitateak Eskola Osasungarriaren 2. edizioa martxan jarri du

Pasa den ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak Eskola Osasungarria izeneko ekimena jarri zuen martxan. Eskola Osasungarria, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko langileei bideratuta dago eta, helburua da, osasuna laneko balio gisa txertatzea unibertsitateko komunitatean eta gizartean, jarduera fisikoaren eta elikaduraren bitartez.

Ekimen honen baitan esku-hartze ezberdinak burutu ziren:

  • Kontzientziazio kanpainak: Hidratazioaren garrantzia, tabakoaren aurkako kanpaina, otordu osasungarriak…
  • Formakuntzak: Emozioen kudeaketa, estresaren kudeaketa, ahotsaren zaintza, bizkarraren zaintza, lehen sorospenak…
  • Osasun programa: Programa honetan, unibertsitateko langileei bizi ohitura aktiboa eramateko behar duten laguntza eta tresnak eskaintzen zaizkie. Jarduera fisikoan aditua den teknikari batek gidatutako aholkularitza pertsonalizatuak elikadura eta bizimodu aktiboa izateko helburuak definitzen laguntzen die eta hauek lortzeko motibatu.

Iaz, 51 pertsonek hasi zuten programa eta 48 langilek amaitu zuten. Parte hartu zuten langileek, bataz beste, 9.38 punturekin baloratu zuten eskola osasungarria programa.

2018-19 Ikasturtearen balorazio oso positiboa egin eta gero, aurten ere berriz jarriko da martxan eskola osasungarria Goi Eskola Politeknikoan.