Mobidurango, Durangoko orientazio zerbitzu berria

Argitalpen-data: 

Irudia - Mobidurango, Durangoko orientazio zerbitzu berria

Gaur goizean Mobidurango orientazio zerbitzu berria aurkeztu du Durangoko Udalak Landakoko osasun zentroan. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea eta Durango jarduera fisikoko erreferentea izatea du helburu zerbitzu honek.

Orientazio zerbitzua bertan, Landakoko osasun zentroan, egongo da. Bertako profesionalek zerbitzuan parte hartu dezaketen pertsonak identifikatuko dituzte, gerora Jaione orientatzailearengana bideratzeko. Jaionek, lehenengo elkarrizketan adostutakoaren arabera, plangintza bat prestatuko die zerbitzuko erabiltzaileei. Aholkularitza, laguntza eta jarraipena ere bere eginkizunen baitan sartuko dira.

Jaione Arana izango Mobidurango zerbitzuko orientatzailea. TAFAD tituluduna, eta kirol monitore lanetan aritua da. Landakoko osasun zentroan astearteetan, 10:00etatik 13:00ak arte, eta ostegunetan, 14:00etatik 17:00ak arte, egongo da. Nagusien zentroan, aldiz, ostegunetan, 10:00etatik 13:00ak arte. Bestalde, astelehenetan Udalak San Fauston duen lokalean edo Aramotzen egongo da.

Zerbitzua durangotar guztiei dago zuzendua, eta doakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, mobidurango@durango.eus helbidea jarri dute herritarren eskura.

Jarraian prentsaurrekoan esandakoa:

Hona hemen aurkezpenean bildutako argazkiak.

Eta bukatzeko Twitter-en egin dugun jarraipena.

Zorionak Durangoko Udalari, eta animo Jaioneri.