METEOGUNE bezalako aurrerakuntza teknologikoek erronka energetikoari aurre egiten laguntzen dute

Tapia_Meteogune_7.jpg

2019.eko azaroak 25

  • Inauguratu dute, berriztagarrietan I+G+Ba lantzeko lehen planta fotovoltaiko esperimentala

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak , gaur, Miñaoko Teknologia Parkean egin den METEOGUNEren aurkezpenean, “hau bezalako aurrerakuntzek erronka energetikoari aurre egiten laguntzen” digutela nabarmendu du.

Gaur aurkeztu den teknologia berria 2030erako Euskal Estrategiaren eta Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legearen aliatu bikain gisa integratzen da, I+G jardueran oinarritzen den energia berriztagarriaren sorkuntza xede izanik.

“Orain arte, Euskadik ez zeukan hau bezalako instalaziorik –nabarmendu du Arantxa Tapiak–, eta asko lagunduko dio enpresa-sektoreari aurrez aurre ditugun hiru erronka nagusietan: demografikoa, energetikoa eta klima-aldaketarena, eta, jakina, teknologia horiek eraldaketa digitalaren erronkarentzako ekarpen garrantzitsua dira”.

*Argibide gehiago PDFan erantsi den prentsa-oharran