"Merkatutik sukaldera" Donostiara gerturatu da gaur azoketako bizitza erakustera

2019.eko azaroak 22

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak Donostian aurkeztu du gaur “Del mercado a los fogones. Merkatutik sukaldera” proiektua, hornidura-azokak dinamizatu eta bultzatzea helburu duena.

Joan den asteburuan Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Bilboko Erribera azokan aurkeztu ondoren, eta Gernikatik eta Portugaletetik pasatu eta gero, San Martin azokara hurbildu da gaur proiektua, Pedro Subijana sukaldari gonbidatuarekin.

Sailburuordeak nabarmendu egin du azoketako kultura eta produktuak ezagutzera emateak duen garrantzia, gastronomiari lotuta, kontuan izanik hori dela programaren helburua. Kontsumitzailearen eta produktuaren arteko kate-maila dira azokak, eta gastronomiaren parte, hain zuzen ere. “Azokaren bizitasuna handitzea, balioa ematea eta kultura eta produktu gastronomikoak sendotzea da asmoa, azoka tradizionalen eta haien balio emozionalaren marka berreskuratzearren”.

Joan den larunbatean Aizpea Ohianederrek ireki zituen showcooking-ak Bilbon; Beñat Ormaetxeak Gernika-Lumon; Mikel Poblaciónek Portugaleten; Pedro Subinajak gaur Donostian; Roberto Ruizek Tolosan; Iñigo Lavadok Irunen, eta Ander Gonzálezek Gasteizen.