Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren Jaulkipen Jardunaldia

Argitalpen-data: 

Datorren uztailaren 22an, Spriko (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Atrium Aretoan, Bizkaia Plaza Eraikina, Urkixo Zumarkalea, 36, goizeko 09:30ean, soluzio berritzaileen bilaketarako Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren jaulkipenaren aurkezpen ekitaldia egingo da, Material Mugikorraren Sentsorizazioa eta Ezponden Kontrolean euskal Trenbide Sareak kudeatzen eta Euskotrenek ustiatzen duten Trenbide Sarean ekimenaren barruan, CPI bitartez ekiteko eta 2 milioi euroko hornidura duen neurriaren bitartez finantzatzeko.

Jardunaldi horretan, aurrera eraman nahi diren erronkak aurkeztuko dira, eta Kontsultan parte hartzeko prozesua azalduko da. Horren emaitza baliagarria izango da Euskal Trenbide Sareak (ETS), datozen urteetarako aurreikusita dauden lizitazioak egitura ditzan.

Jardunaldia, ezponden kontrolean, material mugikorraren sentsorizazioan eta ondoren datuen tratamenduan esperientzia funtzionala eta teknikoa duten enpresei dago bereziki zuzenduta. Alor horietako ikerketa taldeei eta ezagutzaren eragileei ere zuzentzen zaie.

Jardunaldian izena ematea DOAKOA izango da, esteka honen bitartez: https://forms.gle/1xkmJBxNtX8d1vCE6

EKITALDIAREN AGENDA

09:15 - 09:30 Bertaratuen harrera

Moderatzailea: Manuel Varela, SILOko Sektore Publikoko Zuzendaria eta Berrikuntza Erosketa Publikoan aditua

09:30 - 09:45 Ongi etorri instituzionala

  • Estíbaliz Hernáez Laviña andrea, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordea

09:45 - 10:15  Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren erronken aurkezpena:
1. ERRONKA: Ezpondetako mugimenduen hautemate goiztiarra
2. ERRONKA: EUSKOTRENen material mugikorraren sentsorizazioa, ETSk Kudeatutako Trenbide Sarean trenbidea eta beste instalazio batzuk auskultatzeko

  • Josu Rodríguez eta Javier Astarloa (ETS)

10:15 - 10:45 Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren prozedura

  • Manuel Varela jauna, SILOko Sektore Publikoko Zuzendaria eta Berrikuntza Erosketa Publikoan COTEC aditua

10:45 - 11:30 Hurrengo pausoak eta zalantzen ebazpena

  • Josu Rodríguez eta Javier Astarloa (ETS)
  • Manuel Varela jauna, SILOko Sektore Publikoko Zuzendaria eta Berrikuntza Erosketa Publikoan COTEC aditua

11:30 Amaiera

  • Aitor Garitano jauna,  Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vascako Zuzendari Nagusia

Jardunaldiaren amaieran bertaratutako guztiei Kafera gonbidatuko zaie.

Zure zain gaude!