Merkataritzaren eta turismoaren sinergiak debatean Ezkerralgune I. Toki Merkataritza Foroan

77AD3029-B3B3-4B48-8658-FDDB32480DB2.jpeg

2019.eko azaroak 21

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak gaur inauguratu du Ezkerralgune I. Toki Merkataritzako Foroa, Bic Bizkaia Ezkerraldean, Barakaldon. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Ezkerraldenda Federazioak antolatua, foroak aditzera eman ditu turismoaren eta merkataritzaren arteko sinergiak eta batera garatzeko aukerak.

Ekitaldian Ezkerraldeak eta Meatzaldeak osatutako udalerrietako saltokien egoera aztertu da, eta hizlarien artean retail marketinean aditu Celestino Martínez nabarmendu da, eta arrakasta-kasuak azaldu dira Euskaditik kanpoko merkataritza-dinamizazioan, Konpostelan eta Teruelen, adibidez.

Sailburuordeak gogora ekarri duenez, turismoak eta merkataritzak 236.000 langile batzen dituzte eta enpleguaren ia % 25a osatzen dute Euskadin. Kopurutan bi sektore horiek gure BPGren ia % 17 batzen dute.

“Jardueraren eragile izateaz gain, hurbileko merkataritzak lagundu egiten du gure herri eta hirietako gizartearen eta lurraldearen kohesioan, eta identitatea eta berezitasuna ematen die gure auzoei. Bere aldetik, turismoak gero eta garrantzi ekonomiko handiagoa hartu ez ezik, aberastasunari eta enpleguari dagokionez, nabarmen laguntzen du ere Euskadiren irudian eta kanporako proiekzioan” aztertu du.

Jardunaldia gai hauekin garatu da: tokiko merkataritzaren gakoak, erronkak eta aukerak; turismoa eta merkataritza, krisiaren aurren elkar hartuta; aukerak merkataritzaren sektorean edo nola lortu erosketa esperientzia bat izatea bezeroarentzat, eta bertan azpimarratu da bi sektoreek lerrokatuta eta zeharkakotasunez lan egitearen garrantzia.