Memoriaren Plaza erakusketa Basaurin egongo da urriaren 24tik 30era

Argitalpen-data: 

Memoriaren Plaza erakusketa Basaurin egongo da urriaren 24tik 30era

Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogoraren, zuzendariak Memoriaren Plaza erakusketaren ekimena aurkeztu dute.

Aurkezpenean, alkateak adierazi du erakusketa "aukera bikaina" dela "basauritarrok gure historia berreskuratu eta zabaltzeko eta gure bizipen pertsonalak, familiarrak eta kolektiboak Euskal Herri osoaren memoria bateratura ekartzeko".

Aintzane Ezenarrok erakusketa bera aurkeztu du, 2016az geroztik memoriaren inguruan herritarrek parte hartzeko proiektua dela eta dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 23 herri nagusienetan egon dela gogoraraziz, hiriburuak barne eta 3 euskal unibertsitateetako campusetan. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen testigantzak oinarri hartuta, erakusketa honen helburua, Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko hausnarketa kritikoa egitea da, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoz.

Erakusketa urriaren 24etik 30a bitarte zabalik egongo da San Fausto plazan jarritako karpa batean, eta 24an, erakusketa herritar guztientzako zabaltzearekin batera, arratsaldeko 18:00etan terrorismoaren eta indarkeriaren biktimekin egingo den elkarrizketan parte hartzera gonbidatu ditu Ezenarrok Basauriko bizilagunak. Gainera arratsalde horretan, Euskadiko mugimendu bakezaleen kronologia jasotzen duen dokumentala emango da estreinakoz.

Egun horretan bertan, goizean goizetik, erakusketa-gunea bisitariak hartzen hasiko da; bigarren hezkuntzako ikasleek parte-hartuko dute DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleentzako antolatzen diren hezkuntza tailerretan. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten lagungarri izatea eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea. Erakusketa Basaurin egongo den egunetan, lanegunetan, hamar tailer inguru inguru emango dira, eta, guztira, 200 ikasleren parte-hartzea espero da.

Memoriaren Plaza ekimena hasi zenetik -2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz- Memoriaren Plaza 23 aldiz egin da, 20 herritan, eta hauexek parte-hartze datuak: 37.600 lagunek hartu dute parte eta hauetatik 5.250 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.


HELBURUAK

• Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
• Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
• Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
• Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

Honako gune hauek izango ditu:
• Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
• Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
• Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai–ingurua ere bertan egingo da.
• Mezuen horma-irudia: bertaratzen direnek beren mezua horma-irudian idatzi ahalko dute

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Gogora Institutua testigantzak batu eta ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon, Irunen, Beasainen, Galdakaon, Amorebieta-Etxanon eta Laudion egon da.
Halaber, Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean eta EHUren Donostiako campusean egin da ekimena.
Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv