"Lo sociosanitario: de los casos reales al modelo (2019)" deritzona

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Titulu honekin Ekonomia eta Osasun publiko Fundazioak txosten bat argitaratzen du, 50 adituen lankidetzarekin. Bertan,sozio sanitario kontzeptuaren definizioa abordatzen da, helburua izaki  adiera eta erabilerari begira, osasun sisteman detektatutako nahasketa  argitzea.

Ekonomia eta osasun Fundazioko presidentea den  Alberto Gimenezek gogorarazten duenez, gero eta gehiago erabiltzen da sozio sanitario hitza. Foro zientifikoetan, legegintza arauetan, erakundeetan, komunikabideetan edo gutxi gora behera formalak dien elkarrizketan, sozio sanitario hitza interpretazio desberdinekin erabiltzen da. Eta askotan, hartzailea den pertsonak hitz horri eman nahi dion zentzua ez da ezagutzen.

Lan-metodologia

Definizio zehatz eta hitzartutako batetara heltzeko, 50 adituei kontsultatu zaie eta hauek, besteak beste ondorengo galderei eman diote erantzuna:

  • Zein da gizarte eta osasun zerbitzuak behar dituen pertsonaren profila eta batez ere, behar dituen zerbitzu horiek sozio sanitariotzat hartuak izan daitezen?.
  • Nola koordinatu behar dira zerbitzu horiek?
  • Zerk definitzen du zentro edo unitate bat sozio sanitariotzat? Artatzen duen pertsonaren profila? Bere esku jartzen dituzten giza eta material baliabideak?
  • Nola erregulatuko da zentro sozio sanitario bat?
  • Adinekoen egoitza bat, gizarte zentro bat da edo zentro sozio sanitarioa, gainera osasun zerbitzuak ematen dira?
  • Ospitale batetan paziente bat gaixotasun prozesuaren barruan eguneroko bizitzan oinarrizkoak diren jardueretan arreta ematen badio, sozio sanitario zentro bat da?

Partaideen profila

Ondoren agertzen diren pertsonen koordinaziopean: Jose Ignacio Nieto (Madrilgo Erkidegoko Lehen Mailako Gizarte Arretako Azpi-zuzendari orokorra eta Errioxako Gobernuko Osasun eta Gizarte zerbitzuen sailburu ohia); Jaime del Barrio (Senior Advisor en Healthcare & Life Sciences de Ernst & Young eta Kantabria Gobernuko Osasun eta Gizarte zerbitzuen sailburu ohia), kontsultatuak izan diren 50 aditu horiek, kudeaketa eremuko organizazio eta  erakunde desberdinetatik datoz, Autonomia Erkidego desberdinetako sektore publiko zein pribatutik.

Edukiak

Txostena lau atal nagusitan banatzen da, ondorengoak abordatuz:

  1. Garapen historikoa eta aurrekariak
  2. Errealak diren kasuak
  3. Eredu sozio sanitarioa ezartzeko arrazoiak
  4. Modeloa

Dokumentuaren amaieran eranskin bi daude, bertan abordatzen dira planteatutako kasu-motak eta aipatutakoaren inguruko lege eta bibliografia erreferentziak.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu:. "Lo sociosanitario: de los casos reales al modelo (leiho berri batean irekitzen da)" deritzona. Ekonomia eta osasun Fundazioak (leiho berri batean irekitzen da) 2019 urtean argitaratutakoa.