Lehendakariak berretsi du Oriol Junquerasi buruzko epaia arazo politiko baten judizializazioaren ondorioa dela

2019.eko abenduak 19

Lehendakariak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Oriol Junquerasi buruz emandako epaia baloratu du.

Lehendakariak berretsi du arazo politiko bat dela eta inoiz ez zela judizializatu behar. Bere ustez, ez zuen inoiz kartzelaratua izan behar. "Auzi politikoa da, eta ez judiziala", adierazi du. Lehendakariak azpimarratu du, epai honen ondoren, premiazkoa dela irtenbide bat planteatzea erakundeen eta politikaren ikuspegitik jasanezina den egoera baten aurrean.

Epai horrek inbestiduran izan ditzakeen ondorioei dagokienez, Lehendakariak ziurtatu du alderdi politikoen arteko elkarrizketak posible egingo duela, edo ez, inbestidura. Ildo horretan, Urkulluk azpimarratu du inbestiduraz gain gobernu programa batean oinarritutako gobernagarritasuna ziurtatzea dela helburua.