Lehendakaria Luis Pedernera Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeko presidentearekin batzartu da

2019.eko azaroak 12

Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarekin batera, Luis Pedernera Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeko presidentearekin batzartu da gaur Lehendakaritzan. Bileran Ignacio Agreda, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Goi Kontseiluko kidea eta Elsa Fuente, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzailea ere izan dira.