Lehendakaria: "ETA huts bat izan da, hasieratik amaierara. Ez zuen sekula existitu behar eta sekula ez litzateke antzekorik errepikatu behar"

2019.eko urriak 14

  • 2013tik, Eusko Jaurlaritzak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen bi planen bidez, eremu guztietan esku hartzeko politika egonkorra eta sistematizatua garatu du, indarkeriaren amaiera antolatua izateko 
  • Lehendakariak baieztatu du indarkeriara jotzea zentzugabekeria etikoa dela, akats politiko ikaragarria eta alferrikako helburu kaltegarria

Iñigo Urkullu Lehendakariak Begiradak ETAren amaieraren aurretik eta ondotik mintegia itxi du; hura, Sabino Arana fundazioak antolatu du. Hartan, ETA hasieratik amaierara huts bat izan zela nabarmendu du. “Ez zuen sekula existitu behar eta sekula ez litzateke antzekorik errepikatu behar” esan du.Hori da Lehendakariak errealitate hura jasan zuten belaunaldiei eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu nahi izan dien pedagogia etikoko mezua.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadin bizikidetzarako etorkizuna finkatzeko terrorismoaren eta indarkeriaren inguruko iraganeko begirada partekatzeko, Begiradak ETAren amaieraren aurretik eta ondotik mintegian“Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzean eta desegitean izandako eginkizunaren deskribapena eta balorazioa” txostena aurkeztu du.

ETAren behin betiko desagertzea ia zazpi urtez luzatu zen.2011ko urriaren 20an hasi zen, indarkeria utziko zuela iragarri zuenean.Eta 2018ko maiatzaren 4an amaitu zen, desegin zenean.Lehendakariak ETAren amaierari buruz hausnartzeko garrantzia pedagogikoaren balioa nabarmendu du.Horrela esan du nahiz eta ETA amaitu den, haren ondorioaren arrastoa oraindik denbora luzez zabalduko dela.“Biktima bakoitzaren bihotzean eta oroitzapenean zabalduko da.Politika- eta erakunde-harremanetan.Memoriaren eta hezkuntzaren politika publikoetan.Baita bizikidetzan eta gizarte-harremanetan ere”, esan du.

Lehendakariak gogorarazi du ETAren desagertzea, 2013an, Eusko Jaurlaritzarentzat lehen mailako helburu estrategikoa zela, eta, nahiz eta hura lortzea zuzenean Eusko Jaurlaritzaren mende ez egon, ETAren beraren mende baino, erabaki hori sustatzeko, bizkortzeko eta hari bide emateko politika hartu zela.Gogoran utzitako dokumentuak Eusko Jaurlaritzaren eginkizuna deskribatzen du.Lehendakariak adierazi du ETAren amaiera inork bere buruari merituak esleitzeko beranduegi iritsi zela.“Behin betiko armagabetzea eta desegitea ekarpen ugari izan dituen ekintza baten emaitza dira.Eusko Jaurlaritzaren ekarpena beste bat gehiago izan zen”, esan du.

EUSKO JAURLARITZAK ETA-REN ARMAGABETZEARI ETA DESEGITEARI EGINIKO EKARPENA

Honako hauek dira Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzeari eta desegiteari eginiko ekarpenaren hiru faseak:

1. Lehen fasea, Aurrejoera irekia (2012ko abendua - 2014ko martxoa)

Denboraldi honetan, harremanak izan ziren ETAren amaierarako jarduera bideratzaileren bat garatzen zuten nazioarteko hiru taldeekin:Nazioarteko Harreman Taldea (NHT), Centre for Humanitarian Dialogue (CHD) eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordea (NEB).

Eusko Jaurlaritzak gertatuko zen “armagabetzerako urratsaren” aurreko babes-giroa sustatzeko nazioarteko bitartekariek eskatutako kudeaketa guztiak garatu zituen.Gainera, eta zalantzak izan baziren ere, Lehendakariak nazioarteko bitartekarien lana babesteko eta keinua “nahikoa ez den, baina norabide egokian doan urrats” gisa bultzatzeko lehena izatea erabaki zuen.Era berean, Lehendakaria Madrilera bertaratu zen, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko ordezkariei Audientzia Nazionalean deklaratzeko dei egin zitzaienean.

2.- Bigarren fasea, Lankidetza estua (2014ko martxoa - 2018ko maiatzaren 4a, armagabetzea)

Zenbait gertakari direla eta, Gobernuaren jarrerak zenbait ñabardura izan ditu.Zehazki, batetik, ETAk ez zuelako jendaurrean argitara eman jakinarazpenik egiaztatzeko lehen keinua armagabetzeko borondate “atzeraezina, baldintzarik gabekoa, behin betikoa eta erabatekoa” zela, eta, bestetik, Centre for Humanitarian Dialogue “Aiete II” nazioarteko ekitaldiaren antolatzailearen –Eusko Jaurlaritzari ekitaldira bertaratuko zen galdetu zitzaion– erantzuna anbiguoa eta luzagarria izan zelako, ekitaldiarekin batera ETAk behin betiko urratsik emango ote zuen galdetzean.Horrela, Eusko Jaurlaritzak uko egin izan dio ETAk eta ezker abertzaleak behin betiko urratsak emango zituela bermatzen ez zuen edozein ekitalditan parte hartzeari:behin betiko armagabetzea eta desegitea; estrategia-aldaketa espetxeen gaian, eta iraganari buruzko hausnarketa kritikoa.

Bigarren fase horretan, Eusko Jaurlaritzak egiaztatu zuen ETAk bere amaierarekin espekulatuko zuela eta prozesua atzeratu egingo zela.Bitartekariek eta ezker abertzaleak, justifikatzeko, ETAn zenbait sentsibilitate zeudela eta batera aurrera egiteko denbora behar zutela azaldu zuten.ETAk bere amaierarekin “negoziatzen” jarraitzea eskaini zuen, baina Eusko Jaurlaritza ez zen joko horretan parte hartzeko prest agertu, eta hala jakinarazi zion.

Negoziazioan Eusko Jaurlaritzaren erakunde-babesa beharrezkoa zenez, hark aktiboki jardun zuen elkarlanean, azken egunera arte, erakunde-bitartekariekin.Armagabetzean funtsezkoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren eta Frantziako aginteen arteko harremana.Desegitean, Eusko Jaurlaritza erakunde-babeseko esparru argia, kritikoa eta eduki zehatzen araberakoa eratu zuen.

3.- Hirugarren fasea, Baieztapen etikoa (2012ko abendua - 2018ko maiatzaren 4a, armagabetzea)

Aldi osoan zehar, Eusko Jaurlaritzak berariaz adierazi du bi plan estrategikoetan jarduteko duen moduaren oinarri den printzipio etikoa argi finkatzen dutela.Gainera, urte horietan zehar egiaztatu zen ETA eta ezker abertzalea ez zeudela nahiko helduta, gizarteari eta biktimei ETAren aldetik giza eskubideen urraketak ekarri zituenaren oinarrizko irakurketa kritikoa egiteko.

Armagabetzea eta desegitea direla eta, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen bere jarrera argi adieraztea, ETAren amaierak ekarri beharreko osagai etikoa eta politikoa azpimarratzeko.Horrela, konpromiso etikoak erakunde-adierazgarri argia izateko, Gobernuak ez zuen Baionan eta Kanbon antolatutako ekitaldietan parte hartu, eta martxoaren 18ko eta apirilaren 8ko Adierazpenak eta Bertizko Adierazpena prestatu zituen.

EUSKO JAURLARITZAREN JARDUKETEN ERAGINA

Eragin hori gure Gobernuaren lau ekarpenetan laburtzen da, betiere gainerako eragileekin elkarlanean:

-Lehenengoa.Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzea legezkoa, behin betikoa eta kontrapartida gabea izaten lagundu zuen.2014ko abenduaren 21eko proposamenaren antzeko ereduarekin. Modu berean, Gobernuak desegitea argi eta garbi iragar zedin lagundu zuen.Dosifikazio eta luzapen interesaturik egon ez zedin.

-Bigarrena.Eusko Jaurlaritzak presoek, beren inguruneak eta ezker abertzaleak espetxe-legezkotasunari dagokionez beren estrategia alda zezaten lagundu zuen, baita espetxe-onuren eta graduen bilakaeraren arloen inguruko aukerei uko egiteari utz ziezaioten ere.Hala ere, espetxe-politikaren kontua oraindik ez da bete.

-Hirugarrena.ETAren desagertzearekin batera ondorio sozial eta politiko eraldatzaileak ekarriko dituen hausnarketa kritiko nahiko argia egitea sustatu da.Hori ere oraindik ez da bete.

-Laugarrena.Ikuspuntu etiko-politikotik, Eusko Jaurlaritza euskal gizartearen gehiengoaren sentsibilitatea ordezkartzen duen diskurtsoaren eta praxiaren buru izan da.Gobernua ETAren amaieraren memoria-sinkretismoa edo goraipamen epikoa ezartzeko asmoei uko egin die, 853 hildako utzi dituen erakunde terrorista izan dela aintzat hartuta.

2013tik, Eusko Jaurlaritzak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen bi planen bidez, eremu guztietan esku hartzeko politika egonkorra eta sistematizatua garatu du, indarkeriaren amaiera antolatua izateko.“Gure iparra izan da eta izaten jarraitzen du topaketa sozialean aurrera egitea eta Euskadin bakearen eta giza eskubideen kultura sendotzea”, esan du Lehendakariak.

ETA-REN AMAIERAREN ESANAHIARI BURUZKO HAUSNARKETA

Hausnarketa gisara, Lehendakariak nabarmendu du indarkeriara edo terrorismora jotzea zorigaiztoko eta erabateko akatsa dela, akats politikoa eta demokratikoa.“Inork ezin ditu beste pertsona batzuen giza eskubideak erabaki.Giza eskubideak xedaezinak dira”, esan du.Lehendakariaren hitzen arabera, ETAren amaierak berresten du sekula ez zela existitu behar izan.“Horrek baieztatzen du indarkeriara jotzea zentzugabekeria etikoa dela, akats politiko ikaragarria eta alferrikako helburu kaltegarria”, esan du, amaitzeko.

Sabino Arana fundazioan antolatu den ekitaldian, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuko bozeramailea, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere izan dira.